KORRIKA

Euskal Herrian zehar egiten den martxa da. Korrika AEK-K antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru irauten du. Urtero ibilbidea aldatzen da. Gutxi gorabehera 2.300 km egiten ditu. Ateratzen denetik bukatu arte lekukoa eskuz esku eramaten da lekukoa gelditu gabe. Aurtengoa 20. korrika izango da. Otxandion hasiko da eta Iruñean bukatuko da.Oronozetik astelehenean pastuko da, arratxaldeko zortzietan, lekukoa Askapen hartuko dugu. Eskolan petoa egin dugu korrikarako.

KORRIKA!!!!!

Gaur, arratsaldeko 17:00etan Korrika hasten da. Oronoztik apirilaren 3an pasatzen da, arratsaldeko 20:00etan, Askapetik. Herrietako eskolak bi kilometro erosi dituzte, bat Arizkun aldean hasten da eta bertzea Askapetik erran dugun bezala.

ANIMA ZAITEZTE!!

 

ANTZERKIA!!!!!

Aurreko ortziralean, salto gelan antzerki bat eta aurkezpen bat izan genituen. Josefaren gelakoek ” run run run ” antzerkia eta abestia eskaini zizkiguten eta Xabiren gelakoek  berriz aurkezpen bat , guztia ingelesez.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ORAKUNDE !!!!!

Otsailaren 23an , Orakunde izan zen. Goizean eskera joan ginen. Eskea eta gero Pierresenera bazkaltzera joan ginen. 15 : 30 etan jokoak egin genituen. Hauek izan ziren: aulki dantza, sagarra jatea, zinta txapelketa, arroltze txapelketa eta oilarra harrapatzea edo oilar dantza . Bukatzeko txokolatada izan genuen. ARRAS ONGI PASATU GENUEN!!!

Julen

Alex

Amaia

Xabier

 

INAUTERIAK !

Ortziralian inauteriak izan ziren. Eskolatik atera eta gero, herrian barna buelta bat eman eta txokolatea edan genuen. Hori izan zen guztiaaaa!!!!!!!

 

 

OLENTZERO BAINO LEHEN ESKOLAKO AZKEN EGUNA

Abenduaren 22 an eskolako azken eguna izan zen guretzat, eguberriak hasi baino lehen , eta hau egin genuen: tortila patata eta txistorra jan eta edateko mostoa izan genuen.

Gero salto gelara joan ginen trikitilariak entzutera.

Xabiren gelakoak.

trikitilariak

JOSTAILUAK

Asteartean bi emakume etorri ziren jostailuei buruz solastera. Hau esan ziguten; bakoitzak nahi duena erosi dezakeela.  Ez dira jostailu batzuk neskenak eta besteak mutikuenak, baizik eta guztiak denenak . Ondoren aldizkarietatik, mutikoen buruak nesken gorputzetan itsatsi genituen, baita alderantziz ere. Hori izan zen guztia , ARRAS ONGI PASATU GENUEN !!!!

 

HANDIEN GELAKOEN IRTERA

 Atzo handien gelakoak irtera bat izan genuen. Han , Barañaineko  auditoriora joan ginen, antzezlan bat ikustera. Gero bazkaldu genuen , ondoren izotz pistara joan ginen.Han bi orduko irristaketa saioaz gozatzeko aukera izan genuen. Azkenik Oronozera bueltatu ginen.

ATZOKOA EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!!!