Olentzeroren eguna

Abenduaren 24a egun berezia da, Olentzeroren eguna da eta. Goizeko hamarretan Oronozko haurrak Ongi Etorrian bildu ziren boletoak saltzen hasteko. Herria bi zatitan banatu zuten neskak eliza aldera joan ziren eta mutikoak Urgain aldera, urtero bezala. Etxeetan kantatzen eta boletoak saltzen joaten ziren. Boleto batek edozein prezio izaten ahal du, hau da, bezeroak nahi duena. Boleto aunitz saldu zituzten. Mutikoek 300 eta piko euro bildu zuten eta neskek 165 euro. Dirua kontatu eta gero, Ongi Etorrira joan ziren dirua uztera.

Bazkalondoan, hau da, arratsaldeko hiruretan Olentzerorekin eta Mari Domingirekin herri osotik kalejiraz joan ziren akordeoiekin, trikitixekin, panderetekin eta danborrekin. Kalejirak segitzen zuen bitartean jendeak karameluak eta sugusak lurrera botatzen zituen haurrek hartzeko. Kalejira soziedadean akitu zen, han Olentzerok haurrei opariak ematen zien eta opariak eman eta gero goxokiz betetako poltsa bat ematen zien. Haurrak ateratzerakoan goizean saldutako boletoen zozketa egin zen. Natalia eta Felixi sari bat tokatu zitzaien eta beste saria Anttoni eta Clementeri tokatu zitzaien. A ze zortea bi sariak familia berari! Hirugarren premioa ez zen atera. Hortik aurrera dena besta izan zen.

Gauean Olentzero etxeetan sartu eta denendako opariak utzi zituen.

Joanes

5 erantzun “Olentzeroren eguna” bidalketan

  1. Ni ez nintzen egon Iruñean nengoelakoz bainan erran didate arras ongi pasatu zenutela.

  2. Ni boletoak saltzen aritu nintzen. Boloto aunitz saldu genituen eta diru pila bat bildu genuen.

Utzi erantzuna Maialen(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.