Lekarozera bisita

Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (Iñaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.lekaroz

NEREARI LAGUNTZA

Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org

nerea