Usteltxo Konpostagailua

Orain dela gutti usteltxo konpostagailua paratu genuen. Usteltxora fruten azalak botatzen dira eta usteltzen dira, gero baratzera botatzeko ongarri moduan. Bi egunetan eskolatik eramaten dugu, fruta gosaltzen dugulako. Ortziraletan Modestoren gelakoak eta astelehenetan guk eramaten dugu. Nik (Txomin) Altxun etxean ere konpostagailu bat dut, handiagoa da eta beteagoa dago. Plastikoa eta kartoia…ezin da bota txarra delako. Konpostagailuaren tapa beti etxia egon beharra da.Bi astetan behin burdin batekin nahasi behar da.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Jolas Tailerra

Gaur, apirilak 12, jolas tailerra egin dugu. Joanes eta Aneri tokatzen zitzaien. Hiru joko zituzten antolatuak baino bi egiteko astia eman die, jolas tailerra jostaldian izan delako. Bi joko horiek “Sorgin marra” eta “Korrika afaltzera” dira. Sorgin marran horrela jostatzen da: Klarionarekin zirkulu bat egiten duzu. Zirkuluan pitipotak edo horrelako zerbait jartzen duzu. Orduan denak buelta bat ematera joaten dira pertsona batek (edo bik) klariona edo harria (edo edozer gauza) pitipot baten azpian jartzen duen bitartean. Ondoren bueta bat ematen ari direnak bueltatzen dira. Denak borobilean dantzan hasten dira kanta hau kantatzen duten bitartean:

ATXI MUTXI ZILARRA

GAN GAN OILARRA

HARRIAK SORGIN MARRAN

AZPIAN IZKILINA.

Kanta akitzerakoan beraien pareko pitipota altxatu eta harria hor badago hori izango da hurrengo txandan harria altxatuko duena.

Korrika afaltzera jokoan ere borobil batean jarri behar dira, baina pitipotik gabe. Orduan pertsona bat bueltaka egongo da kanta hau kantatzen duten bitartean:

MAMIA, MAKARROIAK
MASUSTA TA MAHATSA
GUSTORA NAGO ETA
EZ NOA AFALTZERA

TXISTORRA TXIPIROIAK
TXITXARRO TA TXINBILAK
GOSE NAIZ TA BANOA
KORRIKA AFALTZERA

Kanta bukatzerakoan pertxona hori bi pertsonen tartean jartzen da eta bertze biek korrika hasi behar dira bat alde batera eta bertzea bestera. Buelta osoa lehenbizikoa ailegatzen dena hori izango da hurrengoa bueltaka ibiltzen eta bi pertsonen tartean jartzen.

Hurrengo ortziralean ere jolas tailerra izango dugu.

 

 

Esnearekin Errezetak

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcartoon%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130412104559-23f3f961ade043628335068adffd4b98 docname=errezetak_xabi_kolorearekin username=oronoz loadinginfotext=esnearekin%20egindako%20errezetak showhtmllink=true tag=errezetak width=420 height=297 unit=px]

Hauek dira Xabiren gelakoek egin dituzten errezetak, espero dugu zuek noizbait egitea.