Feriak

Feriak urriaren 25 eta 26an izan ziren eta ortziralean hasi ziren. Ortziralean aunitz jende joan zen. Goizean azienda ikusteko aukera izan zen eta arratsaldean pilota partiduak. Partiduak ikustera Xabi, Miren, Unai Urrutia eta ni joan ginen. Lehenengo partiduan Xala Elezkanoren kontra aritu zen eta bigarren partiduan Irujo – Pascual Jaunarena – Zabaletaren kontra. Gu partiduak akitzerakoan muñekerak hartzera joan ginen baina nik eta Mirenek ez genuen hartu baina Unaiek bai.

pelota_23066_11

Ikasturte hasiera

2013ko irailaren 5ean ikasturte berria hasi zen. Bost ikasle berri hasi ziren Eider, Joseba, Mikel, Eneko eta Oiher. Eta hiru ikasle joan dira Lekarozeko institutura Ane,Maider eta Joanes. Bi irakasle berri etorri dira, Mikel eta Lurdes. Mikel handien gelakoen maisua eta G. Hren maisua da, Lurdes Ingeleseko maistra da. Gelak horrela antolatuta daude:3-4 urtekoan Josefarekin daude, 5-6 urtekoak Xabirekin daude, 2.eta 3. mailak Modestorekin daude. 4., 5. eta 6. mailakoak Mikelekin daude.

Bestak

Udan bestak izan ziren. Lehenbiziko egunean txupinazoa eta haurren eguna izan zen, frontoian bazkaria izan zen eta gero, puzgarriak izan ziren.

Gero ginkana egin genuen eta ondotik bokadilloak eman ziguten. Ondoren kabezudoak atera ziren eta geroxeago plazan musika izan zen.