TXORIEN KABIAK

Oronozko eskolako 4., 5., eta 6., mailako ikasleak txoriek kabiak egiteko kutxa batzuk egin genituen. Materiala Bertizkoek eman ziguten, eta otsailaren 3an, astelehenean, suhiltzaileak eta Juan Goñi gurekin kabiak jartzera etorri ziren. Kabiak jarri baino lehenago Juanek ze txori sartuko ziren esplikatu zigun. Gero, suhiltzaileak etorri eta beraiekin foto batzuk atera genituen. Kabiak herritik barna jarri genituen. Udaberrian kutxak ireki eta barrenean ze txori mota dauden ikusiko ditugu. Kabiak txorien onerako eta gure onerako egin ditugu, lehenago zuhaitz zaharretan txori insektiboroak bizi ziren baino orain zuhaitz zaharrak moztu egiten ditugu, orduan txoriek ez dute kabiak non egin. Orduan bertze toki batera joaten dira bizitzera eta jaten ez dituzten intsektuek guri ziztatzen digute.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.