SAGARROIA

Sagarroia gorputz sendoa eta pisutsua dauka eta gorputz-adar txikia. Buruan belarri txiki biribilatuak ditu eta mutur zorratza dauka .

Animalia honek gorputza arantzaz estalia dauka. 16.000 arantza inguru ditu eta beraiei esker harrapakarien erasoatatik babesten da. Bere burua arriskuan ikusten duenenan, arantzaz betetako bola bihurtzen da. Ugaztun honen entzumena eta usaimena oso onak dIra.

 

IGELA

Igelak gorputz zabal eta lodikotea du. Atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak eta sendoagoak ditu. Ez du isatsik. Zenbait igelek azal leuna eta hezea izaten dute, beste batzuek, aldiz, pikorrez beteta. Hainbat kolore izan ditzake: gorriska, arrea, berdea, …

Bere buru zapalean  begi biribil eta irtenak ditu.

Igela jauzi eginez mugitzen da alde batetik bestera. Gainera, igerilari trebea da.                    Bereziki intsektuak jaten ditu.Jurgi