ORAKUNDE EGUNA

Atzo , Oronoz-Mugairin, Orakunde eguna izan zen eta herritarrok gustora ospatu genuen.

Lehenengo mezara joan ginen.Taldeak egin ondotik , txistulariekin eskera joan ginen. Eguerdian, Urgainen bazkaldu genuen, arras goxoa zegoen dena. 15:30etan eskolako parkera etorri ginen jolasak egitera. Jokoak hauek izan ziren: aulki-dantza, arraultze lasterketa, filipino/sagar jatea, zinta- hartzea, zartain-dantza, oilar-dantza eta txokolatea jatea.

Oilarrak Maximo, Maddi eta Maialenek harrapatu zituzten.

Arras ongi pasatu genuen!

Joseba, Eider, Elene, Leire, Oier, Julen, Adolfo, Mikel, Eneko eta Egoi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.