Koro ttikiren kontzertua Erratzun

Maiatzaren 26an , Elizondoko abesbatza ttikiak, kontzertu bat izan zuen, arratsaldeko 7etan. Kontzertua Erratzuko elizan izan zen.

 7etan kontzertua hasi zen, jende pila bat zegoen ikusten, gazteak, zaharrak, haurrak eta familiakoak. Lehendabiziko kanta, Akai hanaizan zen, Japoniako kanta bat. Kokapena ez zen normalean erabiltzen zutena, kokapena U baten forma zuen eta elizatik banatuak zeuden. Ttikienak U-aren barruan lerro batean zeuden. Bertze kantak posizio normalean izan ziren (hiru lerrotan). Kantak honako hauek izan ziren: Un mosquito, Baztango herrietan, Io sonno, Do di li, Niska banja, Agure zaharra, Du wa, kolore kolore, Kwajeri, Tutira eta bi kanta, bakarlariekin. Olelen Maider, Izarne, Enara, Alazne eta Aizpeak kantatu zuten, bakarrik lehendabiziko estrofa eta Pluf tizenen, Maddi, Izaro eta Julene ziren bakarlariak.

 Azkeneko kantak bi kanta juntatuak izan ziren,Sentzenina eta Siyahamba. Kanta arras espeziala izan zen, Sentzenina oso tristea delako eta Siyahamba berriz, oso alaia. Sentzenina, beltzek kantatzen zuten kanta bat zen, ezin zirelako eskolara joan, ezin zutelako zuriak egiten genuen gauza gehienak egin. Siyahamba kantan berriz, orain beltzek guk egiten ditugun gauzak egiten ahal dutela adierazten da.

Kanpaldiko Egitaraua

Hemen duzu aurtengo kanpaldiaren egitaraua:

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fdark%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130516083258-58de62271bdb4a04bfa94576a24cf8b3 docname=kanpaldia_egitarau.odo username=oronoz loadinginfotext=Kenpaldiaren%20egitaraua showhtmllink=true width=1200 height=450 unit=px]

Aunitz urtez Leyre!

leyren urtebetetziaLeyreren urtebetetzea Maiatzaren 12an izan zen. Patinak eta bertze gauza aunitz oparitu diote. Patinak eta bertze gauza anitz oparitu diote. Leyrek bere familiarekin ospatu zuen, Igandean. Espero dugu ongi pasatu izana!

Maiteren Urtebetzea

maite

Gaur apirilaren 15a, Maite Ustarrozen Urtebetetzea da. 8 urte betetzen ditu. Espero dugu Maitek egun ona izatea, gu ez garelako hemen egonen, Ilunberrin egonen gara, Ingeles kanpamentuan.

Lekarozera bisita

Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (Iñaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.lekaroz

Emakumeen nazioarteko eguna

Emakumeen nazioarteko eguna, martxoaren 8an da. Pasatu zenari buruz bertsio aunitz daude, hemen bat: 1908an, New Yorken, fabrika batean lan egiten zuten 146 emakume protestatzen ari ziren soldata miserablea zutelako eta lan baldintza txarrak zituztelako. Protestatzen ari zirenez, fabrikako jabeak emakume horiek hil zituen fabrikako ateak isten eta inzendio bat sortzen. Horregatik ospatzen da egun hau, berdintasuna izateko.

Gaur egun berdintasun gehiago badago baina munduko herrialde batzuetan emakumeei tratu txarra ematen segitzen dute.emakumearen eguna

ENGLISH WEEK

Ilunberriko ikonoaAurten Oronozko eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Ilunberrira joan behar dira ingeles kanpamendura, Baztango bertze herriekin, Irurita eta Arraioz izan ezik. Apirilak 15etik 19ra joanen gara. Hiru taldetan joan behar gara: Arizkun taldea, Erratzu taldea eta Almandoz taldea. Arizkun taldean Arizkun eta Oronoz gaude, Erratzun Erratzu eta Amaiur eta Almandoz taldean Almandoz, Ziga, Gartzain eta Azpilkueta daude. Arizkun taldearekin Tania etorriko da Erratzu taldearekin Naiara eta Almandoz taldearekin Itsaso.

 Informazio gehiago nahi baduzue sartu:

http://inmersion.cnai.es/es/programas/english-week/informacion-general

Oronoz-Mugairiko inauteriak

Oronozko inauteak urtarrilaren 24, 25 eta 26an izan ziren, ortzeguna ortzirala eta larunbata. Ortzegunean gazteak baserrietara joan ziren eta ortziralean arratsaldean eskolako guztiak eskolara mozorrotuak joan ginen eta ondoren, Xabik gure zuzendariak , klarinetea jo zuen, Ane, Joanes, Izaskun eta Maiderrek akordeoia jo zuten, eta Txomin eta Mirenek tanborra jo zuten. Herri guztiari buelta ematekin sozietatera txokolatada eta gailetak jatera joan ginen. Gazteak ere mozorrotuak egoten dira. Larunbata goizean, gazteak Pierresenean gosaldu egin zuten eta Izarne, Txomin, Joanes, Xanti, Miren eta nik gure amatxiren etxean egon ginen, mozorrotuak. Gazteak gure amatxiren etxera joan ziren pastak eta ardoa edatera eta jatera. Gero, Ongi Etorrira joan ziren eta gu ere joan ginen. Horrela akitu egiten dira Oronoz-Mugairiko inauteak.