TTIKIEKIN JOLASAK

Ortzirala guztietan handiek txikiekin jolasak egiten ditugu txikiek jolasak ikasteko. Apirilaren 21 Leire eta ni ( Miren) tokatu zintzagun. Jokoak taldeka egin genituen, hau da joko bat egiteko bi talde egin genituen bat Leirekin eta bertzea nirekin. Bertze bi jokoak adinka egin genuen. Joko hauek egin genuen: Armiarma sarea, Karikatura eta Erratz hegalaria. Jokoak hemen harrapatu genituen aisia.net klikatu hemen jokoak ikusteko. Haurrak arras ongi pasatu zuten jostaldia eta euria ari zelakoz eskolako atarian egin genuen. Gurekin jostaldi zati bat egiten dute eta bertze zatia beraiek nahi zuten jokoetan aritu zuten.

ZORIONAK DANNY!

 ZORIONAK DANNY!

 Martxoaren 25ean Dannyren urtebetetzea izan zen. 6 urte bete zituen eta opari aunitz jaso zitoen.  Eskolara pastak ekarri zituen. Arras ongi pasatu zuen bere eguna. Arras pozik zegoela iruditzen zuen. Dannyri dragona, kotxe teledirigitua, barkuak, puzzleak eta dinotreneko posta bat. ZORIONAK DANNY!

pizap.com13642919357961

NEREARI LAGUNTZA

Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org

nerea

Aurtengo Korrika

descarga

Aurtengo Korrika Ondarroan hasi eta Baionan akituko da. Baztango maestroek Korrikan 2 km erosi dituzte. Kilometro bat Zubialdetik Askapeko kruzeraino eta beste kilometro bat Iruritatik Eugiko bideraino. Korrika Oronozetik martxoak 17an pasatuko da goizeko 8etan. Animatu etortzen!

Hau da Korrikako kanta!

Aurten, Korrika tokatzen da, badakizuen bezala 2 urtetan behin egiten da. Aurtengo kanta Esne Beltzak egin du. Bagoaz! Izena du. Hemen dago kantaren letra.

BAGOAZ!

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…

Nahi baduzue informazio gehiago sar zaitez Korrikako web orrialdean: http://www.korrika.org

Olio bilketa

OlibatxoEskolan olio bilketa eginen dugu. Ekograsek olio zaharra biltzen du eta ondoren, berziklatzen da. Olio hori biodieselendako izanen da. Oronozko eskolara orain ekograseko kontenedore bat ekarri digute, espero dugu denek olio zaharra eskolara ekartzea. Horrela ingurumena zaintzen dugu. Kontenedorea betetzekin ekograsekoek olioa bilduko dute. Baita ere, Pirritx eta Porrotxekoek kartelak eman dizkigute eta txikiendako pintatzeko marrazki batzuk oparitu dizkigute. Pirritx eta Porrotxeko ekograseko kontenedoreak Olibatxo izena du eta eskolako atarian paratu dute.