Olio bilketa

OlibatxoEskolan olio bilketa eginen dugu. Ekograsek olio zaharra biltzen du eta ondoren, berziklatzen da. Olio hori biodieselendako izanen da. Oronozko eskolara orain ekograseko kontenedore bat ekarri digute, espero dugu denek olio zaharra eskolara ekartzea. Horrela ingurumena zaintzen dugu. Kontenedorea betetzekin ekograsekoek olioa bilduko dute. Baita ere, Pirritx eta Porrotxekoek kartelak eman dizkigute eta txikiendako pintatzeko marrazki batzuk oparitu dizkigute. Pirritx eta Porrotxeko ekograseko kontenedoreak Olibatxo izena du eta eskolako atarian paratu dute.