orakunde 2019

Orakunde egunean, hamaiketan meza eduki genuen. Ondotik txikiak etxez etxe kantatzen ibili ziren. Haundiak kantatzen eta dirua eskatzen ibili ginen goiz osoan zehar. Gero Urgainera bazkaltzera joan giñen baina bazkaldu baño lehen dantza batzuk egin genituen,. Arratsaldean jokoak egin genituen, aulki dantza, oilar dantza . ..jokoak akitu eta gero txokolatada zegoen nahi zuenak jateko. Hauxe izan zen Orakunde Eguna.

ABENDUAK 21

Ortzilarean  egun berezia izan zen, azkeneko eguna izan zelako. Hasieran klasean egon ginen, gero beti bezala jostaldira joan ginen . 12:30 etan pintxo batzuk jan eta kantu giroan egon ginen.

DONOSTIARA

Asteartean Donostira joan ginen, autobusean Arizkun eta Arraiozko  herrietakoekin joan ginen 3, 4, 5, eta 6. mailakoak. Lehenik  matematikako jokoa egin genuen, geroxago animaliak nola ikusten duten ikusi genuen eta gauz gehiago ikusi genituen. Atsaldean, esperimentu batzuk ikusi genituen eta arrigarriak izan ziren. 

Josefaren gelakoak Donostiko Aquariumera joan ziren.  Erlazionatutako irudiaeureka zientzia museoa bilaketarekin bat datozen irudiak

2018-2019 ikasturtea hasi da.

Aurten, eskolan 31   ikasle gaude .Bost  ikasle berri hasi dira: Lander, Elaia, Kiara, Andrea eta Maximo. Andrea, duela hiru aste Nikarauatik etorri zen. Ongi etorriak !

Hiru taldetan banatuta gaude: txikiak Josefarekin, ertainak Xabirekin eta haundiak Modestorekin. Gorputz Hezkuntzako irakaslea berria da Martin izena du.

Dagoeneko zazpi mirarien proiektua lantzen hasi gara eta baratza proiektua ere landuko dugu aurten.

Azkenik lehengo astean batzarra egin genuela aipatu nahi genuke.

 

JANGELA BERRIA DUGU

Udan jangela bat egin dute gurasoen artean eta momentuz bederatzi ikasle joaten gara: Aimar, Uma, Elene, Kiara, Egoi, Xabat eta Maximo. Jangelako zaindaria Naiara da. Jangelako arauak batzarrean erabaki genituen eta momentuz arauak errespetatzen ari gara.

AUPA JANGELA !!!!!