KORRIKA

Apirilaren 8an Korrika gure herritik pasatu zen. Korrika Euskal Herriko ohitura bat da. Oronozko eskolara Almandoz eta Zigako ikasleak etorri ziren gurekin korrika egitera eta gurekin bazkaltzera. 14:00 etan eskolatik atera ginen Askapera joateko. 14:11etan Korrika Askapetik pasa zen. Oronozko eta Almandozko eskoletako ikaleek bi kilometro egin zituzten.

Aitor eta Jonai lekukoarekin.
Ttikiak Korrikaren zain.

Korrikara joateko prest.
Korrikaren zain.

5. eta 6.mailakoak Isaban

5. eta 6. mailakoak Igandean Isabara joan ginen. Bertan bost egun pasatzera joan ginen. Pension Txikin : Erratzu, Almandoz, Ziga, Gartzain eta Oronozko ikaseak egon ginen. Eskiatzen taldeak egin genituen. Gainera bertzelako ekintzak ere egin genituen: diskoteka, igerilekua eta koreografia egin genuen . Dena arras dibertigarria izan zen.

orakunde 2019

Orakunde egunean, hamaiketan meza eduki genuen. Ondotik txikiak etxez etxe kantatzen ibili ziren. Haundiak kantatzen eta dirua eskatzen ibili ginen goiz osoan zehar. Gero Urgainera bazkaltzera joan giñen baina bazkaldu baño lehen dantza batzuk egin genituen,. Arratsaldean jokoak egin genituen, aulki dantza, oilar dantza . ..jokoak akitu eta gero txokolatada zegoen nahi zuenak jateko. Hauxe izan zen Orakunde Eguna.

ABENDUAK 21

Ortzilarean  egun berezia izan zen, azkeneko eguna izan zelako. Hasieran klasean egon ginen, gero beti bezala jostaldira joan ginen . 12:30 etan pintxo batzuk jan eta kantu giroan egon ginen.