ESKOLA JASANGARRIAK

2025/2026

Gure eskolan natura zaintzea garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gutxi kutxatzean saiatzen gara. Zabor organikoa konpostara botatzen dugu. Bokatera erabiltzen dugu eta ez dugu aluminiozko paperik erabiltzen. Gelatik ateratzean, argiak itzaltzen ditugu. Urtean behin auzolanean, eskola ingurua garbitzen dugu.m

2024/2025

Badira ikasturte batzuk gure eskolako parkean, landareetzat 3 txoko sortu ditugula: hazitegi/negutegia/baratzea, lorategia eta insektuen hotela.

Gainera, ondoan, konpostagailua dugu eta gure lurra sortzen ari gara.

hemen txoko honetako azken berriak emanen dizkizuegu.

Gozatu!

BASOA PROIEKTUA: 1.hiruhilabetean BASOA proiektua landu genuen Baztango herri eskola guztietan. Handien gelakoek sortutako materialaren bi eredu dituzue hemen.

GAU BELTZA: Gau Beltza iristen denean, gure kalabaza landareetatik sortutako kalabatzekin, eskola ingurua apaintzen dugu. Denen artean, handiak, koxkorrak eta ttikiak elkarri lagunduz egiten dugu auzolan ttiki hau. Haziak udaberrian landatzeko gordetzen ditugu. Bukatzeko erabilitako tresna eta espazioa denen artean garbitzen dugu.

ARITZEN BISITA: Aritz gure eskolako aita da eta zuhaitzen inguruan anitz daki. Arras interesgarria izan zen bere bisita. MILA ESKER, ARITZ!

UDAZKENA: Bertizera egindakoan txangoan zuhaitzak eta haien fruituak ezagutu benituen. Bildutako haziak landatuz esperimentatzeko aukera izan genuen.