ZORIONAK DANNY!

 ZORIONAK DANNY!

 Martxoaren 25ean Dannyren urtebetetzea izan zen. 6 urte bete zituen eta opari aunitz jaso zitoen.  Eskolara pastak ekarri zituen. Arras ongi pasatu zuen bere eguna. Arras pozik zegoela iruditzen zuen. Dannyri dragona, kotxe teledirigitua, barkuak, puzzleak eta dinotreneko posta bat. ZORIONAK DANNY!

pizap.com13642919357961

Lekarozera bisita

Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (Iñaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.lekaroz

NEREARI LAGUNTZA

Nerea sortu zen 2011ko abuztuaren 21ean. Orain, 17 hilabete baditu baina atzerapen handia bazuelako 6 hilabete dituela iruditzen du. Baita ere 7. kromosoman arazo bat du eta ez dakite zer arazo den eta ez dakite egun batean jakingo duten. Haurdunaldia ongi joan zen 33. asteraino, jakin zutela ez zela handitzen gehiago orduan inbestigazioa hasi ziren. 39. astean erditzea behartu zioten. ¨Nerea 2,610kilokin sortu zen. Nola ez dakien irensten tripan zulo bat du eta hor bonba bat bezala du. Hortik, janaria sartzen diote. Ahotik jaten badu itotzen da baina ez da hiltzen eta morea, azula… jartzen da. Nereari laguntzen ari gara horretarako Oronozeko eskolara plastikozko tapoiak ekarri behar dira. Orduan faborez ekarri ahal dituzuen tapoi guztiak Nereari laguntzeko. Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte www.ayudamosanerea.org

nerea

Korrika txikia

Aurten Oronozko eskolan, korrika ttikia egin behar dugu, korrika handia igandean pasatzen delako. Ortzirala, 15ean izanen da. Ibilbidea hau izanen da:

Eskolatik, frontoiko bidetik, suhiltzailetara, handien gelak lekukoa eramango du, Txomin eta Izarnek. Suhiltzaileetan Itsasne eta Mireneri pasatuko diote. Pierreseneraino joango dira, eta han, Modestoren gelakoak hartuko dute kilometroa, Asierrek. Handik elizara joango dira eta Xabiren gelari pasatuko diote, Uxue eta Aroari. Elizatik, plazara joango dira eta plazan, Josefaren gelakoei pasatuko diote, Maddi eta Alexeri pasatuko diote. Plazatik eskolara joango dira eta han akituko da korrika ttikia.korrikattikia2

Maider eta Ane

Aurtengo Korrika

descarga

Aurtengo Korrika Ondarroan hasi eta Baionan akituko da. Baztango maestroek Korrikan 2 km erosi dituzte. Kilometro bat Zubialdetik Askapeko kruzeraino eta beste kilometro bat Iruritatik Eugiko bideraino. Korrika Oronozetik martxoak 17an pasatuko da goizeko 8etan. Animatu etortzen!

Hau da Korrikako kanta!

Aurten, Korrika tokatzen da, badakizuen bezala 2 urtetan behin egiten da. Aurtengo kanta Esne Beltzak egin du. Bagoaz! Izena du. Hemen dago kantaren letra.

BAGOAZ!

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…

Nahi baduzue informazio gehiago sar zaitez Korrikako web orrialdean: http://www.korrika.org

Emakumeen nazioarteko eguna

Emakumeen nazioarteko eguna, martxoaren 8an da. Pasatu zenari buruz bertsio aunitz daude, hemen bat: 1908an, New Yorken, fabrika batean lan egiten zuten 146 emakume protestatzen ari ziren soldata miserablea zutelako eta lan baldintza txarrak zituztelako. Protestatzen ari zirenez, fabrikako jabeak emakume horiek hil zituen fabrikako ateak isten eta inzendio bat sortzen. Horregatik ospatzen da egun hau, berdintasuna izateko.

Gaur egun berdintasun gehiago badago baina munduko herrialde batzuetan emakumeei tratu txarra ematen segitzen dute.emakumearen eguna