AMATXI ETA AITATXIEKIN SOLASEAN

Hiruhileko honetan “Aitatxi eta amatxirekin solasean” gaia lantzen hasi gara. Oraingoz Pantxito , Rafael eta María Luisa etorri dira.

   PANTXITO

Lehenengo ortziralean Pantxito etorri zen (Enekoren aitetxi). Pantxitok garai bateko animaliak, feriak eta azienda gaiak nolakoak ziren erran zigun. Arront interesgarria izan zen eta gauza berriak ikasi genituen. Gainera gauza batzuekin aunitz harritu ginen eta arront gustora egon ginen.

                                                     RAFAEL

Bigarren ortziralean Rafael etorri zen (Enea, Aimar eta Eleneren aitatxi).  Ameriketako bizitza nolakoa zen, hango lanak zeintzuk ziren eta bertako kondaira batzuk kontatu zizkigun. Gainera New Yorken ibilitakoa da . Arras gustora egon ginen.

 

                                                     MARÍA LUISA

Astelehen batean, María Luisa ( Ixoneren amatxi) etorri zen. Garraldari buruzko historio harrigarriak kontatu zizkigun. Gehin harritu gintuena, Garralda osoa erre zela izan zen eta honi buruzko liburu bat ere ekarri zigun. Gainera elurte handiak egiten omen zituen bera txikia zenean. Arras gustora egon ginen.

 

 

 

                                           ANTXONI ETA CLEMENTE

Antxoni eta Clemente astelehenean etorri ziren.  Antxonik, ileapaindegiko lanari buruz hitz egin zigun. Clementek berriz, Olaztiko bizitzari buruz.  Elurte handiak egiten omen zituen Olaztin eta frontoian  aunitz jolasten ziren Clemente eta bere lagunak.  Antxoni berriz, plazan ibiltzen zen bere lagunekin. Arras ongi pasa genuen.

                               MAITE ELGORRIAGA

Gabonen antzineko azken ortziralean, Maite Elgorriaga (Maialen eta Xabaten amatxi)  etorri zen.Gauza hauetaz hitz egin zigun: Ibardingo biziari buruz, eskola eta lanari buruz…Arras ongi pasa genuen.     

JUAN ETA KONTXI

Joan den ortzilarean Juan eta Kontxi ,Jurgi eta Umaren amona eta aitona, etorri ziren. Gai hauetaz hitz egin ziguten: sagardoa, eskola eta lanari buruz. Arriaranen bizi dira, eta sagardoa egiten dute. Eta arras ongi pasatu genuen.                                                                                                                               

                                                             MARISA 

Urtarrialaren 15 ean, astelehena Marisa etorri zen,(Egoi eta Olaiaren amatxi). Marisa Lozabianen sortu zen eta gero Sunbillara joan zen bizitzera. Gaur egun Donenezteben denda bat dauka .Gauza hauek aipatu zizkigun:Lozabianeko bizitza kontatu zigun, eskolako kontuak eta Portugaldarrei  janaria ematen ziela Marisaren amak ere erran zigun. .Arras ongi pasa genuennnnnnnnnnnn!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

                                                                      PILI   

Utarrilalen 19 otzirala Pili Andresena (Elene,Enea,Aimar,Saioa eta Amaiaren amatxi) etorri zen. Pili Andresena beti Oronozen bizi izan da .Lana, eskola eta sukaldaritzari buruz hitz egin zuen.  Gainera Oronozko historioak kontatu zizkigun. Arras ongi pasa genuennnnnnnnnnnnnnnn!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

KIKO

Astelehenean Kiko (Alexen aitatxi) etorri zitzaigun. Kiko ttikitan Allon bizi izan zen eta orain Oronozen bizi da bere familiarekin. Allori buruz hitz egin zigun. Aipagarria da maiz aldatu zuela bizilekuz gure herrira etorri aintzinetik eta gainera maiz aldatu da bizilekuz. Ongi pasa genuen eta aunitz ikasi genuen.

 

                                               BAXILI

Otsailaren 2an Baxili Alustiza etorri zen(Aroaren amatxi). Goiatzen sortu zen eta orain Amaran bizi da. Lau senideetan gazteena izan zen. 13 urte zituela aita hil zitzaion, honela haurtzaro gogorra izan zuen. Arras interesgarria izan zen.