KORRIKA TTIKIA

Aste honetan astelehenean apirilaren 4an korrika ttikia egin genuen eskolako partaide guztiak. Bakoitzak bere petoa egin zuen nahi zuen bezala. Lehendabizi koxkorrak eta ttikiak abiatu ziren. Koxkorrak Azazkorron geratu ziren eta ttikiak frontonean. Behin iritsi zirela handiak atera ziren. Handiak Azazkorrora joan ziren. Koxkorrak eta handiak elkartu ziren eta denak batera joan ziren frontonera. Frontonean denok elkartu ginen eta eskolara joan ginen denok batera. Eskolara iritsi ginelarik argazki bat atera genuen denok batera.

Espero dut gustatzea, hemen dituzue argazki batzuk.