5. eta 6. mailakoak Igandean Isabara joan ginen. Bertan bost egun pasatzera joan ginen. Pension Txikin : Erratzu, Almandoz, Ziga, Gartzain eta Oronozko ikaseak egon ginen. Eskiatzen taldeak egin genituen. Gainera bertzelako ekintzak ere egin genituen: diskoteka, igerilekua eta koreografia egin genuen . Dena arras dibertigarria izan zen.
Hilabetea: martxoa 2019
3, 2, 1 tricky jump
Asteazkenean, Arraiozko ikasleak gure eskolara etorri ziren antzerki bat ikustera. Iruñako Danny eta Anna antzerkia egitera etorri ziren Oronozera. Ikaragarri gustatu zitzaigun antzezlana.
orakunde 2019
Orakunde egunean, hamaiketan meza eduki genuen. Ondotik txikiak etxez etxe kantatzen ibili ziren. Haundiak kantatzen eta dirua eskatzen ibili ginen goiz osoan zehar. Gero Urgainera bazkaltzera joan giñen baina bazkaldu baño lehen dantza batzuk egin genituen,. Arratsaldean jokoak egin genituen, aulki dantza, oilar dantza . ..jokoak akitu eta gero txokolatada zegoen nahi zuenak jateko. Hauxe izan zen Orakunde Eguna.