ENGLISH

Ingelesa etxean landu nahi dutenentzat, lotura interesgarriak dira ondorengoak. Jolasak, abestiak, ipuinak eta entzumen interesgarriak aurkituko dituzue. Honela, gelan ikasitakoa indartzeko aukera ematen digute.

MINIGAMES-TEACH YOUR MONSTER TO READ(ORDENAGAILU EDO TABLETAREKIN): Irakurtzen ikasteko gunea duzue ondorengoa. Hemen aritzeko ez da pasahitzik behar.

https://www.teachyourmonstertoread.com/minigames

TEACH YOUR MONSTER TO READ(ORDENAGAILUAREKIN ERABILTZEKO): Irakurtzen ikasteko gunea duzue ondorengoa. Ariketak mailakatuak daudenez gaitasun anitzetara egokitzen den lotura da. Ikasleek (1go mailatik 4.mailara) pasahitza daukate.

https://www.teachyourmonstertoread.com

HIZTEGIA/GRAMATIKA LANTZEKO LOTURAK:

OXFORD LEARNING ZONE: Gelan lantzen ditugun gaiak finkatzeko lotura interesgarria da ondorengoa. Bertan abesti eta ipuinez gain gramatika eta hiztegia lantzeko jolasak ere aurkituko dituzue.

https://elt.oup.com/student/oupeprimary/?cc=global&selLanguage=en

STARFALL: Ongi pasatuz irakurtzen ikasteko web gunea da hau. Bertan abesti eta jolasak aurki daitezke.

https://www.starfall.com/h/

BRITISH COUNCIL: Entzumena, irakurketa, hiztegia eta gramatika lantzeko primerako lotura da. Jolasak eta esku-lanak ere aurki ditzakegu bertan. Bereziki 3. mailatik aintzinera erabiltzeko web orria da.

https://learnenglishkids.britishcouncil.org

IRAKURKETA LANTZEKO LOTURAK:

RIVET: Arras lotura interesgarria da. Irakurgaiak mailaka eta gaika antolatuta daudelako, ez direlako deskargatu behar online irakurri daitezkeelako eta bereziki hitz bat nola ahozkatzen den ez badakidakigunean gainean klikatuz entzun dezakegulako.

https://rivet.area120.com/read/#/libraryScreen

FUNBRAIN: Online irakurketak egiteko aproposa den lotura da hurrengoa on-line liburutegi baten modukoa.

https://www.funbrain.com/books

GLOBAL DIGITAL LIBRARY: 1. mailatik hasita mailakatutako irakurketa liburuak daude esteka honetan. Irakurzaletasuna eta irakurketa gaitasuna lantzeko aproposak.

https://digitallibrary.io/en

AFRICANSTORYBOOK: Ikasle koxkorrenentzat irakurketa liburuak daude hemen. Menuan klikatuz pdf formatoan deskargatu daitezke ondoren irakurtzeko.

https://www.africanstorybook.org/

SONGS:

NURSERY:

Hello, hello!

2019/2020

ETWINNING

Sarean dagoen platarforma bat da, non Europako ikastetxe batzuk elkarrekin proiektuak egin ditzaketen. Gu HAVE A MERRY LITTLE CHRISTMAS proiektuan parte hartzen ari gara. Honela herrialde batzutara guk egindako gabonetako postalak igorri ditugu. Aldi berean Poloniatik, Italiatik, Eslobakiatik, Romaniatik eta Greziatik postalak jaso ditugu.