2020ko azaroa
EUSKARALDIA
2020ko azaroaren 20an Euskaraldia hasi zen. euskaraldia gaia landu genuen 3 gelak. Gela bakoitzean Euskaraldiari buruzko gauzak hitz egin genituen. Puxikekin eskola apaindu genuen, eskola kanpoan ere puxika batzuk jarri zituzten. Ikaskide bakoitzari 2 puxika eman zizkiguten etxera eramateko edo Euskaraldiari buruzko argazkia ateratzeko. GORA EUSKARA!!
2019/01/24
EUSKARAREN TXOKOA
Aste honetan euskararekin lotutako atal berri bat argitaratu du Ttipi -Ttapak. Handien gelakoek atal hau aztertu eta lantzea erabaki dute. Bide batez, kontu hauek gure blogean sartzea egokia dela pentsatu dugu. Honela ondorengo azpiatalak sortu ditugu: kalko ustelak, zein da zuzena? eta bitxikeriak.
Irakurtzera animatzen zaituztegu!
Aurten gure eskolan euskararen erabilera egokia sustatu nahi dugu. Honats ideia batzuk!
2018/2019ko 2. BATZARRA
Eskolako ikasleak elkartu eta Modestoren azalpenak entzun genituen. Ondoren taldeetan banatu ginen euskararen gaia lantzeko. Bukatzeko abesti hau entzun eta dantzatu genuen.