Oronoz-Mugairiko inauteriak

Oronozko inauteak urtarrilaren 24, 25 eta 26an izan ziren, ortzeguna ortzirala eta larunbata. Ortzegunean gazteak baserrietara joan ziren eta ortziralean arratsaldean eskolako guztiak eskolara mozorrotuak joan ginen eta ondoren, Xabik gure zuzendariak , klarinetea jo zuen, Ane, Joanes, Izaskun eta Maiderrek akordeoia jo zuten, eta Txomin eta Mirenek tanborra jo zuten. Herri guztiari buelta ematekin sozietatera txokolatada eta gailetak jatera joan ginen. Gazteak ere mozorrotuak egoten dira. Larunbata goizean, gazteak Pierresenean gosaldu egin zuten eta Izarne, Txomin, Joanes, Xanti, Miren eta nik gure amatxiren etxean egon ginen, mozorrotuak. Gazteak gure amatxiren etxera joan ziren pastak eta ardoa edatera eta jatera. Gero, Ongi Etorrira joan ziren eta gu ere joan ginen. Horrela akitu egiten dira Oronoz-Mugairiko inauteak.

Orakunde

Otsailaren 7an Orakunde izango da. Goizeko 10:30etan meza izanen da eta gero eskean joanen gara. Eskea Xubialdetik Urgainera eta ondoren, Pierresenera joaten gara. Handien gelakoak etxeetatik dirua eskatzen joango dira. jasotzen den diruarekin jokuetako materiala, txokolatada, humeen bazkaria eta txistulariak ordaintzeko izanen da. Gero, Pierresenean bazkaria izanen da. 3 etan , jokuak izanen dira baita handientzat eta ttientzat, hauek dira: aulki dantza, zinta, sagarrak-gailetak, arrautzak, oilarra. Txokolatadarekin festa akituko da.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zorionak Xabat!

xabaten urtebetetzea2013ko Urtarrilaren 16an Xabaten urteak izan ziren. Lau urte bete zituen. Arratsaldean Xabateren merendola izan zen, Ongi Etorrin. Bere lagunak ere joan ziren. Ondoren, tarta jan eta lasterka Catalanera jostatzera joan ziren. Ongi pasatu zuten denek eta berari aunitz opari oparitu zioten, adibidez: karreterako bi kotxe, arropa, kotxe telegidatua eta todoterreno telegidatua. Zorionak Xabat!

Olentzeroren eguna

Abenduaren 24a egun berezia da, Olentzeroren eguna da eta. Goizeko hamarretan Oronozko haurrak Ongi Etorrian bildu ziren boletoak saltzen hasteko. Herria bi zatitan banatu zuten neskak eliza aldera joan ziren eta mutikoak Urgain aldera, urtero bezala. Etxeetan kantatzen eta boletoak saltzen joaten ziren. Boleto batek edozein prezio izaten ahal du, hau da, bezeroak nahi duena. Boleto aunitz saldu zituzten. Mutikoek 300 eta piko euro bildu zuten eta neskek 165 euro. Dirua kontatu eta gero, Ongi Etorrira joan ziren dirua uztera.

Bazkalondoan, hau da, arratsaldeko hiruretan Olentzerorekin eta Mari Domingirekin herri osotik kalejiraz joan ziren akordeoiekin, trikitixekin, panderetekin eta danborrekin. Kalejirak segitzen zuen bitartean jendeak karameluak eta sugusak lurrera botatzen zituen haurrek hartzeko. Kalejira soziedadean akitu zen, han Olentzerok haurrei opariak ematen zien eta opariak eman eta gero goxokiz betetako poltsa bat ematen zien. Haurrak ateratzerakoan goizean saldutako boletoen zozketa egin zen. Natalia eta Felixi sari bat tokatu zitzaien eta beste saria Anttoni eta Clementeri tokatu zitzaien. A ze zortea bi sariak familia berari! Hirugarren premioa ez zen atera. Hortik aurrera dena besta izan zen.

Gauean Olentzero etxeetan sartu eta denendako opariak utzi zituen.

Joanes