EUSKARAZ BIZI NAHI DUT OPARIA
Atzo, opariak jaso genituen: bufak, bixerak eta rubik kuboak. MILA ESKER ETA GORA EUSKARA!!
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Baztango ikasle guztiak Euskara sustatzeko proiektu polit batean murgildu gara. “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean ipuin batzuk egin ditugu koxkorrek eta handiek. Txikiek berriz, ipuina egin beharrean marrazki batzuk egin dituzte.
2020ko azaroa
EUSKARALDIA
2020ko azaroaren 20an Euskaraldia hasi zen. euskaraldia gaia landu genuen 3 gelak. Gela bakoitzean Euskaraldiari buruzko gauzak hitz egin genituen. Puxikekin eskola apaindu genuen, eskola kanpoan ere puxika batzuk jarri zituzten. Ikaskide bakoitzari 2 puxika eman zizkiguten etxera eramateko edo Euskaraldiari buruzko argazkia ateratzeko. GORA EUSKARA!!
2019/01/24
EUSKARAREN TXOKOA
Aste honetan euskararekin lotutako atal berri bat argitaratu du Ttipi -Ttapak. Handien gelakoek atal hau aztertu eta lantzea erabaki dute. Bide batez, kontu hauek gure blogean sartzea egokia dela pentsatu dugu. Honela ondorengo azpiatalak sortu ditugu: kalko ustelak, zein da zuzena? eta bitxikeriak.
Irakurtzera animatzen zaituztegu!
Aurten gure eskolan euskararen erabilera egokia sustatu nahi dugu. Honats ideia batzuk!
2018/2019ko 2. BATZARRA
Eskolako ikasleak elkartu eta Modestoren azalpenak entzun genituen. Ondoren taldeetan banatu ginen euskararen gaia lantzeko. Bukatzeko abesti hau entzun eta dantzatu genuen.