BASOA

Basoari buruzko proiektu bat egiten ari gara. Aintzane Ormazabalek, urrian eskutitz bat bidali zigun. Neska hau, Hernanin bizi den 10 urteko gaztetxo bat da. Gabi biologoaren lagun bat da eta natura gustatzen zaio. Kideak bilatzen ari da natura zaintzeko.

Oronozko Eskolan basoa lantzen ari gara. Txikien gelakoak animalia ugaztunak lantzen ari dira. Koxkorrek, animalia ornogabeak eta handien gelakoak zuhaitzak eta landareak.

Lanketaren bitartean basozainekin Bertizera joan gara. Bertan zuhaitz eta landare desberdinak nola ezberdindu erakutsi digute, animalia ezberndinen aztarnak eta txorien bizitokia ikusi dugu.

Gabi biologoarekin txorien eranztuketa egin dugu.Oso interesgarria eta polita izan da.