Ni, Izarne, igandean Uharte Arakilera joan nintzen, han Artzain txapelketa zelako. Nire osaba Jorge Oteizak parte hartu zuen eta Nekane, IƱigo, Eneko eta laurok ikustera joan ginen. Eguerdian Oronoztik abiatu ginen eta seietan Uharte Arakilera ailegatu ginen.
Iristekin helduek sartzeko ordaindu behar zuten, haurrek aldiz ez, eta ikustera joan ginen. Zelaiari zakurrak buelta bat eman behar zion eta ardiak korralean sartu, minutu bat baino lehenago. Jorge bigarrena gelditu zen. Kopa eman zioten eta zakurrendako pentsua. Gero plazara joan ginen eta pintxo bat hartu genuen. Beranduago Enekorekin jostatzera kolunpiotara joan ginen eta Oronozera bueltatu ginen.
Izarne, Txomin eta Unai