Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta

2012ko Irailaren 30ean, Erratzun, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta ospatu zen.


DamakHamarretan Erratzuko damek (inauterietako personaiak) bestari hasiera eman zioten. Plazara joan ginen. Plazan, damek zanbonbak jo zituzten eta gero jendea bi taldetan banatu zen. Haur txikiak, eta haur haundiak. Haur txikiak, Gorostapolora joan ziren Pirritx eta Porrotx ikustera. Haundiek ginkana egin zuten. Ginkana, ibilbidea eta probak ziren. Probak, Baztani buruzko galderak ziren. Galdera bat egiterakoan ongi erantzunez gero, pista bat ematen zizuten eta letra bat harrapatu behar zenuen. Gero, Gorostapolora joan ginen. Han txikiak Pirritx eta Porrotx ikusten zeuden. Jateko, gailetak eta kafea zegoen. Pirritx eta Porrotx akitu eta gero, Fanfarronak taldea jotzen hasi zen. Talde horretanĀ 
gure eskolako zuzendariak, Xabik, klarinetea jo zuen. Ordu bietan frontoira bazkaltzera joan ginen. BazkariaBazkaltzeko, bortz eurotan taloa, edaria eta postrea zegoen. Bazkaldu ondoren, BKZtakoek, tirolina paratu zuten. Atsaldean, Frantxiskorekin dantzaldia izan zen. Aurpegia pintatzeko aukera izan zen. Txupatxusak banatu zituzten. Denak etxera joan ziren eta besta akitu zen.

Ane, Maider eta Joanes