Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (IƱaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.
Hurrengo urtean Lekarozera!
Ongi merezita duze. Arras langileak zarete eta ziur naiz han ongi moldatuko zaretela.