Orakunde

orakundeOronoz

Otsailaren 27an orakunde ospatuko da. Goizeko 11etan eskea izaten da, bi talde egingo ditugu eta bakoitzak herri zati batean dirua bilduko du. Etxeetan kanta hau kantatzen dugu:

Egun ttunttun
bihar ttunttun
etzi ere ttunttuna
etxe hontan
arnoa bada
nik ez dakit zenbana
zenbana den
jakiteko
eman ttanttatto bana
bizar egiteko
xinger puxka bat
harekin jateko
ogi tarteko bat
aingeruak gara
zerutik heldu gara
boltsa badugu
dirurikan ez
urtetx urtetx
urtetxa nahi dugu
dirurik ez dugu
Aqui somos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por el amor de dios
14:00etan Pierresenean bazkaria izanen da.
15:00etan eskolara jokoak egitera joanen gara baina, euria egiten badu frontonera.

 

Jokoak hauek izanen dira:

Aulki dantza
Sagarrak zintzilik
Arraultz karrera
Zintak
Oilar dantza

TXORIEN KABIAK

Oronozko eskolako 4., 5., eta 6., mailako ikasleak txoriek kabiak egiteko kutxa batzuk egin genituen. Materiala Bertizkoek eman ziguten, eta otsailaren 3an, astelehenean, suhiltzaileak eta Juan Goñi gurekin kabiak jartzera etorri ziren. Kabiak jarri baino lehenago Juanek ze txori sartuko ziren esplikatu zigun. Gero, suhiltzaileak etorri eta beraiekin foto batzuk atera genituen. Kabiak herritik barna jarri genituen. Udaberrian kutxak ireki eta barrenean ze txori mota dauden ikusiko ditugu. Kabiak txorien onerako eta gure onerako egin ditugu, lehenago zuhaitz zaharretan txori insektiboroak bizi ziren baino orain zuhaitz zaharrak moztu egiten ditugu, orduan txoriek ez dute kabiak non egin. Orduan bertze toki batera joaten dira bizitzera eta jaten ez dituzten intsektuek guri ziztatzen digute.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

iñauteriak

Eskolan, iñauteriak urtarrilaren 17an ospatu genuen. Denak mozorratuak etorri ginen. Gero kalejira izan zen. Maider, Ane, Guru, eta Joanesek akordeoia jo zuten. Xabi maisuak klarinetea jo zuen. Ixiar eta Izaskunek gaita. Miren eta Pilik pandereta eta Txomin eta nik (Miren) txundak. Gero elkartean txokolatada izan zen, ondotik Guruk akordeoia jo zuen eta gurasoek, haundiek eta ttikiek dantzatu genuen. Gero gazteak herritik barna joan ziren. ihauteak2014