ORAKUNDE

Atzo ortzeguna Orakunde ospatu genuen eskolako partaide guztiek.

Aulki-dantza eta zartagi-dantza egin ondoren bizkotxoa eta zukua jan genituen. Ondoren hiru joko gehiago egin genituen: sagarra / filipinoak jatea, koxko-biltzea eta zinten jokoa. Bukatzeko egun ttun ttun kantatu genuen .Hemen dituzue irudi batzuk:

Aulki-dantza

.

Koxko-biltzea

Zinten jokoa

Taldeko argazkia

AMAIURKO IRTEERA

Ortzegunean Amaiurrera joan ginen eskolako partaide guztiak. 9:15etan autobusa hartu genuen, eta ondoren Azpilikuetako ikasleen bila joan ginen. Amaiurko Errotara iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen Azpilikuetakoak eta Oronozkoak. Lehenbizi museoa bisitatu genuen eta ondoren gaztelua ikustera joan ginen. Akitzeko taloak egitera joan ginen Amaiurko errotara.