BERTIZEKO PASEOA

Atzo, Bertizeko lorategira eta mendira joan ginen. TTikiak, lorategian egon ziren Aintzane begiralearekin. Handiak berriz, mendian ibili ginen Gurutzerekin. Orein txiki bat ikusi genuen, gereziak jan genituen, basurdearen aztarnak ikusi genituen, batzuk xixtu egiten ikasi genuen, txoriei janaria eman genien eta jaten aunitz ikus genituen etxola batetik. Joku bat ere egin genuen.

ZE POLITA DEN BERTIZ! ZAINDU DEZAGUN NATURA!

Egileak: Aitor, Alazne, Nora, Irati, Lander eta Elaia

AQUARIUM

Maiatzean, Donostira Aquariumera joan ginen. Arrainak ikusi genituen. Espezie aunitz ikusi genituen, baita marrazoak ere. Baten izena, Kontxita zen. Olagarro ttiki bat ere ikusi genuen. Gero motxilak hartu eta gosaltzera joan ginen kanpora. Bukatzeko autobusa hartu eta herritat itzuli ginen.

Egileak: Aitor, Irati, Elaia, Alazne, Lander eta Nora

IRRISARRI

Maiatzaren 8 eta 9an Irrisarrin egon ginen. Lehendabiziko egunean, maletak utzi genituen eta tirolinetara joan ginen. Ttikiak, zentzumenen ibilbidea egin zuten. Gero, bazkaldu eta arbolismoa egin genuen. TTikiak berriz, trenean eta zubi tibetarrean ibili ziren. Ondotik, jolastokin egon ginen denak. Afaldu eta diskoteka festa egin genuen. Azkenean, lotara joan ginen.

Hurrengo egunean, arbolismo handia eta zubi tibetarra egin genituen. Trenean ere, ibili ginen. Bukatzeko bazkaldu eta autobusez itzuli ginen herrirat.

PRIMERAN PASATU GENUEN!

Egileak: Elaia, Nora, Lander, Alazne, Aitor eta Irati

IÑAKI OTXANDORENAREN BISITA

Maiatzaren 24ean, Iñaki Otxandorena etorri zen. Kirolak lantzen ari ginelako etorri zen eskolara. Bera, pilotari profesiona izan zen eta kirol honi buruzko galderak egin genizkion handien gelakoek. Ondotik, frontoira joan ginen pilotan aritzera. Iñakik kamiseta bat oparitu zigun. Esker mila Iñaki, arras interesgarria izan zen.

Egileak: Aitor, Nora, Irati, Elaia, Alazne eta Lander