FORUZAINEN BISITA

Urriaren 3an, foruzainak Oronozko eskolara etorri ziren. Bide hezkuntza erakusteko. Lehenik, koxkorren eta txikien gelakoak frontoiara joan ziren foruzainekin. Bertan, bizikletarekin ibili ziren. Jostaldia eta gero, foruzain bat etorri zen handien gelara azalpenak emateko eta bizikletaren historioak kontatzeko. Gero, handien gelakoak frontoiara abiatu ziren, eta hor batzuk galdera batzuk egin zituzten eta bertze batzuk ibilbide bat egin zuten bizikletarekin. Frontoitik ateratzean, handien gelakoei opari bat eman ziguten. Egun horretatik ainzin kaskoa paratu behar dugula ikasi dugu denak.

Egileak: Irati Celayeta eta Elaia Mindegia