2018-2019 ikasturtea hasi da.

Aurten, eskolan 31   ikasle gaude .Bost  ikasle berri hasi dira: Lander, Elaia, Kiara, Andrea eta Maximo. Andrea, duela hiru aste Nikarauatik etorri zen. Ongi etorriak !

Hiru taldetan banatuta gaude: txikiak Josefarekin, ertainak Xabirekin eta haundiak Modestorekin. Gorputz Hezkuntzako irakaslea berria da Martin izena du.

Dagoeneko zazpi mirarien proiektua lantzen hasi gara eta baratza proiektua ere landuko dugu aurten.

Azkenik lehengo astean batzarra egin genuela aipatu nahi genuke.

 

BATUKADA BERTZIKLAPENA

Lehengo ortzegunean, monitore batek, birtziklapenari buruz hitz egin zigun. Tanborra ere egin genuen. Material hau erabili genuen: errotuladore gastatu bat, lata bat eta puxika bat. . Maraka handi bat ere egin genuen, material honekin: plastikozko botila bat eta zilindro bat. Azkenik maraka txikiak egin genitun. Material honekin egin genuen: jogur pote garbiak, babarrunak, apantzeko gauzak eta kolorezko sokak. Azkenik batukada egin genuen; batukada musika antzekoa da. Arras ongi pasa genuennnn…

 

TOPIC

Astearte honetan TOPICera joan ginen, Tolosara. Behin hara ailegatuta ikuskizun bat ikusi genuen. Ondoren museoa bisitatu genuen eta arratsaldean tailerra  egin genuen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

GURE ESKOLEN BESTA

Urriaren 8a, igandea, Azpilkuetan urtero bezala Baztango herri eskolen beste ospatuko dugu. Goizean bi ibilbide egonen dira :handien ibilbidea eta ttikien ibilbidea. Bakoitzak bere bazkaria eramango du. Arratsaldean berriz , jokuak , puzgarriak eta dantzaldia izanen dira. Azkenik ,erran nahi dugu taloak egun guztian zuen ahoetara joateko prest egonen direla.

 Guztiak gonbidatuak zaudete!!!!!!!!!!!!

BILBOKO KANPALDIA

Joan den astean 4.,5. eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen.Behin iritsita maletak aterpetxean utzi genituen eta funikularra hartuta Artxandara abiatu ginen.Artxandan motxilatik ogitartekoak atera eta han bazkaldu genuen.Bazkaldu eta gero pixka bat jolastu eta  handik Bilboko paisaia zoragarria ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldeko hiruak aldera  funikularrean Bilbora jaitsi ginen. Ondoren Bilbobusean ibili ginen. Hurrengo egunean Bilbotik pasaietan ibili ginen. Azkeneko egunean piraguan ibili ginen Ibaizabal ibaian eta familiakoentzat oroigarri batzuk erosi genituen.OSO ONGI PASATU GENUEN!!!