Aurreko ortziralean, salto gelan antzerki bat eta aurkezpen bat izan genituen. Josefaren gelakoek ” run run run ” antzerkia eta abestia eskaini zizkiguten eta Xabiren gelakoek berriz aurkezpen bat , guztia ingelesez.





Aurreko ortziralean, salto gelan antzerki bat eta aurkezpen bat izan genituen. Josefaren gelakoek ” run run run ” antzerkia eta abestia eskaini zizkiguten eta Xabiren gelakoek berriz aurkezpen bat , guztia ingelesez.
Otsailaren 23an , Orakunde izan zen. Goizean eskera joan ginen. Eskea eta gero Pierresenera bazkaltzera joan ginen. 15 : 30 etan jokoak egin genituen. Hauek izan ziren: aulki dantza, sagarra jatea, zinta txapelketa, arroltze txapelketa eta oilarra harrapatzea edo oilar dantza . Bukatzeko txokolatada izan genuen. ARRAS ONGI PASATU GENUEN!!!
Asteartean bi emakume etorri ziren jostailuei buruz solastera. Hau esan ziguten; bakoitzak nahi duena erosi dezakeela. Ez dira jostailu batzuk neskenak eta besteak mutikuenak, baizik eta guztiak denenak . Ondoren aldizkarietatik, mutikoen buruak nesken gorputzetan itsatsi genituen, baita alderantziz ere. Hori izan zen guztia , ARRAS ONGI PASATU GENUEN !!!!
Atzo handien gelakoak irtera bat izan genuen. Han , Barañaineko auditoriora joan ginen, antzezlan bat ikustera. Gero bazkaldu genuen , ondoren izotz pistara joan ginen.Han bi orduko irristaketa saioaz gozatzeko aukera izan genuen. Azkenik Oronozera bueltatu ginen.
ATZOKOA EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN!!!!!