Euskal Emakume Idazleak

Modestoren gelakoek ere biografiak lantzen ari dira, bueno eskola guztian egiten ari garen lana da. Hementxe dituzue Mariasun Landa eta Miren Agur Meaberen biografiak:

 

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Faquarium%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130118110655-1ea01714239041149013cd37d7dc7668 docname=mire_agur_meabe__biografia_2_ username=oronoz loadinginfotext=Euskal%20Emakume%20Idazleak showhtmllink=true tag=biografia width=420 height=297 unit=px]

Janari bilketa

Abenduaren 20 eta 21ean Oronozko eskolan janari bilketa izan zen. Janaria dirurik ez duten pertsonendako izan zen eta Baztan osoan janaria bildu zen. Supermerkatuek janaria kadukatu baino lehentxago ematen dute. Bainan oraingoan kadukatzen ez diren gauzak eman genituen adibidez: arroza, babarrunak, pasta, janari latak etab. Eneko pasatu zen eskola txikietatik eta janari guztia bere furgonetan eraman zuen. Udaletxeak eskerrak eman zigun eta erran ziguten herri txikiak janari gehiago bildu genuela Elizondoko eskolak baino.

Leyre eta Leire

Euskal Emakume Idazleak

Gure gelako liburutegia arras txukun utzi dugu. Apalategiko liburu guztiak atera genituen zenbat euskal emakume idazle topatzen genituen ikusteko. Bide batez euskal emakume idazle eta marrazkilarien zerrenda bat atera dugu eta hauen biografiak landu ditugu. Hemen ikus dezakezue gure lana.

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcolor%2Flayout.xml backgroundcolor=61A900 showflipbtn=true documentid=130115114257-5ecbd712880a46699896e8e0c4f7afc4 docname=euskal_emakumeen_idazleak username=oronoz loadinginfotext=Euskal%20emakumen%20idazleak showhtmllink=true tag=biografia width=420 height=297 unit=px]

Olentzeroren eguna

Abenduaren 24a egun berezia da, Olentzeroren eguna da eta. Goizeko hamarretan Oronozko haurrak Ongi Etorrian bildu ziren boletoak saltzen hasteko. Herria bi zatitan banatu zuten neskak eliza aldera joan ziren eta mutikoak Urgain aldera, urtero bezala. Etxeetan kantatzen eta boletoak saltzen joaten ziren. Boleto batek edozein prezio izaten ahal du, hau da, bezeroak nahi duena. Boleto aunitz saldu zituzten. Mutikoek 300 eta piko euro bildu zuten eta neskek 165 euro. Dirua kontatu eta gero, Ongi Etorrira joan ziren dirua uztera.

Bazkalondoan, hau da, arratsaldeko hiruretan Olentzerorekin eta Mari Domingirekin herri osotik kalejiraz joan ziren akordeoiekin, trikitixekin, panderetekin eta danborrekin. Kalejirak segitzen zuen bitartean jendeak karameluak eta sugusak lurrera botatzen zituen haurrek hartzeko. Kalejira soziedadean akitu zen, han Olentzerok haurrei opariak ematen zien eta opariak eman eta gero goxokiz betetako poltsa bat ematen zien. Haurrak ateratzerakoan goizean saldutako boletoen zozketa egin zen. Natalia eta Felixi sari bat tokatu zitzaien eta beste saria Anttoni eta Clementeri tokatu zitzaien. A ze zortea bi sariak familia berari! Hirugarren premioa ez zen atera. Hortik aurrera dena besta izan zen.

Gauean Olentzero etxeetan sartu eta denendako opariak utzi zituen.

Joanes

21EKO EGITARAUA

Abenduak 21ean eskolan, azkeneko eguna denez, gauza bereziak eginen ditugu. Lehendabiziko, eskolara sartzekin gauzak prestatu eginen ditugu. Gero 5. eta 6. mailakoek dantza bat eginen dute. 12:30etan txistorrada izanen da. Gero Ane, Maider eta Joanesek akordeoia , Izarne eta Leyrek trikitixa, Txomin eta Mirenek tanborra joko dute eta bertze guztiek kantatu eta dantzatu eginen dute. Eguerdi arte izanen da festa eta gero, arratsaldean ez da eskolarik egonen.

ESKOLAN BRAKE DANCE

Azaroaren, 29an Oronozko Eskolan, Break dance dantzatzera “Team Rockers”eko bi kide etorri ziren, Jon eta Adri. Lehenengo, beraien burua aurkeztu zuten. Gero, pixka bat dantzatu zuten guk ikusteko. Geroago, Brake Dantzaren istorioa kontatu zuten. Brake Dance New Yorken sortu zen bertako bandek elkarrekin asko borrokatzen zirelako. Borrokatu ordez dantzatu egiten zuten hoberena nor zen jakiteko. Nafarroara askoz beranduago etorri zen Brake Dantza.

Hori eta gero, Brakearen pausuak erakutsi ziguten. Goitik behera pausoak egiten hasi ziren. Top Rock zutik egiten den pausuak dira. Foot works lurrean egiten diren pausoak dira. Freeze izoztua bezala geratzen zaren posturak dira, eta Power move akrobaziak dira.

Gero, galderak egin genituen eta arras ongi erantzun zuten. Hori eta gero, koreografia eta dueloa dantzatu zuten eta guk txaloka animatu genituen. Gero, 2. mailatik beiti gelara joan ziren eta bertze guziak Brake Dance tailerra egin zuten.

Tailerran pauso batzuk ikasi genituen. Lau pausotik hiru Top rock ziren (zutik egiten direnak) eta bat foot work pausoak zen (lurrean egiten dena). Koreografia ikasten oso ongi pasatu genuen. Akitzekin, 2. eta 3. mailakoak gelara joan ziren eta bertzeak elkarrizketa bat egin genuen. Gero, Xabiren gelakoek, oparia eman zieten eta asko poztu ziren. Eskola guzia ikusi zuten eta gure arbelean sinatu zuten.

 

Itsasne eta Leyre

ZORIONAK ITSASNE

Zorionak Itsasne!

Azaroaren 28an Itsasneren urtebetetzea izan zen. Asteazkenean autobusean kantatu genion eta Iruritan bere klasekoek ere kantatu zioten. 29an gure eskolan ospatu genuen berak ekarritako pastak eta zukua jaten. Itsasnek 10urte bete ditu. Larunbatean bere familiarekin ospatu behar du.

PAKEA BIZKAIA

Bilboko itsasontzi bat Pakea Bizkaia izenekoa Antartikara joateko asmoa du. Oronozko eskolakoek, 5 eta 6 urtekoek beraien gelako paretan Pakea Bizkaiaren ibilbidea eta non dagoen jakiteko mapa bat egin zuten. Gainera, toki bakoitzeko animaliak marraztu eta itsasontzia ere egin dute, mapan itsatsi dituzte.

5 eta 6 urtekoek egindako mapaPakea Bizkaiaren ibilbidea: Bilbotik atera zen Kanariar uharteetara, Caboverdera, Brasilera, Argentina eta azkenik Antartikara. Orain Brasilera ailegatzen ari da.

5 eta 6 urtekoek Olentzerorendako Antartikari buruz ipuin bat egiten ari dira. Xabi, izeneko mutiko bat telebistako kamararekin joango da barkora eta hori aprobetxatuz marrazkiak eta eskutitzak emango dizkiete.

Ikusi nahi baduzue informazio gehiago www.pakeabizkaia.com orrialdean izanen duzue.

Leyre eta Itsasne