Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta

2012ko Irailaren 30ean, Erratzun, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta ospatu zen.


DamakHamarretan Erratzuko damek (inauterietako personaiak) bestari hasiera eman zioten. Plazara joan ginen. Plazan, damek zanbonbak jo zituzten eta gero jendea bi taldetan banatu zen. Haur txikiak, eta haur haundiak. Haur txikiak, Gorostapolora joan ziren Pirritx eta Porrotx ikustera. Haundiek ginkana egin zuten. Ginkana, ibilbidea eta probak ziren. Probak, Baztani buruzko galderak ziren. Galdera bat egiterakoan ongi erantzunez gero, pista bat ematen zizuten eta letra bat harrapatu behar zenuen. Gero, Gorostapolora joan ginen. Han txikiak Pirritx eta Porrotx ikusten zeuden. Jateko, gailetak eta kafea zegoen. Pirritx eta Porrotx akitu eta gero, Fanfarronak taldea jotzen hasi zen. Talde horretan 
gure eskolako zuzendariak, Xabik, klarinetea jo zuen. Ordu bietan frontoira bazkaltzera joan ginen. BazkariaBazkaltzeko, bortz eurotan taloa, edaria eta postrea zegoen. Bazkaldu ondoren, BKZtakoek, tirolina paratu zuten. Atsaldean, Frantxiskorekin dantzaldia izan zen. Aurpegia pintatzeko aukera izan zen. Txupatxusak banatu zituzten. Denak etxera joan ziren eta besta akitu zen.

Ane, Maider eta Joanes

Artzain Eguna

Ni, Izarne, igandean Uharte Arakilera joan nintzen, han Artzain txapelketa zelako. JorgeNire osaba Jorge Oteizak parte hartu zuen eta Nekane, Iñigo, Eneko eta laurok ikustera joan ginen. Eguerdian Oronoztik abiatu ginen eta seietan Uharte Arakilera ailegatu ginen.

Iristekin helduek sartzeko ordaindu behar zuten, haurrek aldiz ez, eta ikustera joan ginen. Zelaiari zakurrak buelta bat eman behar zion eta ardiak korralean sartu, minutu bat baino lehenago. Jorge bigarrena gelditu zen. Kopa eman zioten eta zakurrendako pentsua. Gero plazara joan ginen eta pintxo bat hartu genuen. Beranduago Enekorekin jostatzera kolunpiotara joan ginen eta Oronozera bueltatu ginen.

Izarne, Txomin eta Unai

Oronozko Bestak

Abuztuaren 15ean Oronozko bestak izan ziren, Oronozko bestek lau egun iraun zuten. Besten aitzinako asteburuan futbol partida, rock kontzertuak, eta olinpiadak izan ziren.

Jolas OlimpikoakLarunbatean, seietan, futbol partida hasi zen, partidan gazteak helduen kontra jokatu zuten. Helduek irabazi zuten. Gaueko hamaiketan zazpi taldek kontzertua eman zuten afari baten truke. Igande goizean haurrentzako olinpiadak izan ziren (jostatzeko, ez ziren egiazko olinpiadak), haurrak arras ongi pasatu genuen.

Asteartean 12:00etan bestak hasi ziren, haurren eguna zen. Txupinazoa bota zuten eta herri osotik kalejira batez joan ginen. Gero bazkaltzera frontoira joan ginen. 4:00etan puzgarriak, segway, arku jaurtiketa eta gezurrezko pistolekin joko bat zeuden. Haur guztiak handik hona egon ginen, arras ongi pasa genuen, nahiz eta kriston beroa egiten zuen. Plazan, gauean Frantxiskorekin martxa izan zen.

Egur ErakusketaAsteazkena Ama Birjinaren eguna zen eta dantzetan apuntatuak zauden haurrak frontoian dantza egin zuten, gero hamaiketako bat izan zen. Arratsaldean pala partidua eta motozerrarekin egurrean irudiak egin zituzten. Gauean berriro ere Frantxiskorekin martxa izan zen.

Ortzegunean, gazteen eguna izan zen. Azkazkorron bazkaria egin zuten. Arratsaldean mozorro lehiaketa izan zen. Jende gutxi mozorrotu zen. Gauean patatatortila lehiaketa izan zen eta Frantxiskorekin martxa hasi zen.

Ortziralean azkeneko eguna izan zen, herriko eguna zen. Denek pena genuen. Nahi zuenak frontoian bazkaltzen ahal zuen. Arratsaldean partxis partidak izan ziren. Gero herri-kirolak izan ziren. Gaueko ordu bietan “gaixoa ni” izan zen eta horrekin bestak akitu ziren.

Joanes, Ane eta Maider

Eskolara bueltan

Kaixo denoi, gu Oronozko Eskolakoak gara. Guk blog bat sortzea erabaki dugu eta idatzi honen bidez aurkeztuko gara. Blog honetan urtebetetzeak, ipuinak, bideo interesgarriak, berriak, grabaketak… sartuko ditugu. 

Udan arras ongi pasatu dugu, bestak izan dira, oporretara joan gara, pistinan egon gara eta orain eskolara itzuli gara. Eskolan maistra berria dugu, Tania izenekoa, berak ingelesa emango digu ikasturte honetan. Aurten lau lagun joan dira Lekarozko istitutora, Naroa, Paula, Oscar eta Xabier, eta sei lagun etorriko dira, Olaia, Naroa, Xabat, Aimar, Uxue eta Ane.

Gure eskolan lau ikastalde daude, ikastalde bakoizak lan desberdinak egingo dituzte blogan. Josfaren ikastaldean lehenengo eta bigarren haur hezkuntzakoak daude, Xabiren ikastaldean hirugarren haur hezkuntzakoak eta lehenengo mailakoak daude, Modestoren ikastaldean bigarren eta hirugarren mailakoak daude eta gure gelan laugarren, bostgarren eta seigarren mailakoak gaude. Espero dugu bloga gustatzea.