Gaur ortzirala Ixone, Adolfo, Egoi, Elene , Julen eta Mateo Errebotera joan dira. Taxian joan dira . Joko batzuk egitera joan direla esan dute eta baita eskola ezagutzera ere.
Egilea: eskola
ZENIAREN ENTXILADAK
Asteazkenean Zenia etorri zen sukaldaritza tailerra egitera, Entxiladak egitera. Lehenengo Zeniaren semeak , Maximok aurkezpen bat egin zion. Entsiladak egiten hasi zen eta masa bukatu bezain laster babarrunekin , entsaladakin , tomatearekin eta gasnarekin osatzen joan zen. Entxiladak osatzen ari zen bitartean gu probatzen joan ginen eta oso goxoak zeuden.
ESKOLAKO KANPALDIAK
Maiatzaren 26 eta 27an koxkorrak eta txikiak Narbartera kanpaldi bat egitera joan ziren. BKZ aterpetxen lo egin zuten. Tirolinetan eta arboletan ibili ziren.
Handiak berriz Hondarribira joan ginen, hiru egun pasatzera. Lehendabiziko egunean hondartzara joan ginen eta atsaldean Jaizkibeleko mendira txango bat egitera. Azkeneko bi egunetan arrantzara , itsasontzian buelta bat ematera eta mehategia ezagutzera joan ginen. Azkeneko gauean diskoteka egin genuen.
SUKALARITZA TAILERRAREN LABURPENA
AMATXIREN GAILETAK
Lehengo asteazkenean Jasone amatxiren gailetak nola egiten diren erakustera etorri zen. Arras gustora egon ginen ikasle, irakasle eta Jasone bera ere.
Idazleak: koxkorrak
KOXKORRAK IPUINAK KONTATZEN
Ortziralean Eneak, Maximok eta Ixonek ipuinak kontatu genizkien ttikiei eta denak arras gustora egon ginen.
Idazleak: Maximo,Ixone eta Enea
KOXKORREI BLOGA ERAKUSTEN
Gaur ortzirala koxkorren gelakoak etorri dira Giza Baloreko saiora blogean albisteak nola sartzen diren ikastera. Gaur Eneko eta Mateo irakasle.
OSCARREN EGONALDIA
Otsailaren 14ean Oscar etorri zen irakasle praktikak egitera eta gaur bere azken eguna da. Gehienetan handien gelan egon da. Classroom bat, Scrach bat, eskuorri bat eta zirkuitu elektriko bat egin dugu berarekin. ARRAS GUSTURA EGON GARA.
Egilea: Mateo
Nekane, Kristina eta Martaren bisita
Hiru familiak eskola bisitatu dute gure berrikuntza proiekturaren baitan. Lehenik Nekane etorri zen enpanadilak egiten erakustera. Apirilean berriz Kristinarekin erroskila goxo-goxoak egiten ikasi dugu eta Martarekin berriz patata tortila nola egiten den . Mila esker hiruroi primeran pasa dugu!!!!!!!
KORRIKA TTIKIA
Aste honetan astelehenean apirilaren 4an korrika ttikia egin genuen eskolako partaide guztiak. Bakoitzak bere petoa egin zuen nahi zuen bezala. Lehendabizi koxkorrak eta ttikiak abiatu ziren. Koxkorrak Azazkorron geratu ziren eta ttikiak frontonean. Behin iritsi zirela handiak atera ziren. Handiak Azazkorrora joan ziren. Koxkorrak eta handiak elkartu ziren eta denak batera joan ziren frontonera. Frontonean denok elkartu ginen eta eskolara joan ginen denok batera. Eskolara iritsi ginelarik argazki bat atera genuen denok batera.
Espero dut gustatzea, hemen dituzue argazki batzuk.