https://drive.google.com/drive/u/0/folders/1ubP4aSglKLyOPE19cn9QrvJ4vU__QZJi
Egilea: eskola
AMATXIREN GAILETAK
KOXKORRAK IPUINAK KONTATZEN
KOXKORREI BLOGA ERAKUSTEN
OSCARREN EGONALDIA
Nekane, Kristina eta Martaren bisita
Hiru familiak eskola bisitatu dute gure berrikuntza proiekturaren baitan. Lehenik Nekane etorri zen enpanadilak egiten erakustera. Apirilean berriz Kristinarekin erroskila goxo-goxoak egiten ikasi dugu eta Martarekin berriz patata tortila nola egiten den . Mila esker hiruroi primeran pasa dugu!!!!!!!



KORRIKA TTIKIA
Aste honetan astelehenean apirilaren 4an korrika ttikia egin genuen eskolako partaide guztiak. Bakoitzak bere petoa egin zuen nahi zuen bezala. Lehendabizi koxkorrak eta ttikiak abiatu ziren. Koxkorrak Azazkorron geratu ziren eta ttikiak frontonean. Behin iritsi zirela handiak atera ziren. Handiak Azazkorrora joan ziren. Koxkorrak eta handiak elkartu ziren eta denak batera joan ziren frontonera. Frontonean denok elkartu ginen eta eskolara joan ginen denok batera. Eskolara iritsi ginelarik argazki bat atera genuen denok batera.
Espero dut gustatzea, hemen dituzue argazki batzuk.




BATZARREA
Ganden astean ortzirala, batzarrea egin genuen. Mateok eta Enekok antzerki batzuk egin zituzten. Antzerki horiek bukatzean, batzarrea zeri buruzkoa zen asmatu behar zuten ikasleek. Zaintza izan zen gaia. Bukaeran gure eskubideen eta betebeharren zerrenda egin genuen.
Hemen duzue bideoa!
MARTXOAK 8 – EMAKUME KIROLARIAK
Martxoak 8an bi emakume kirolari etorri ziren eskolara: Nahaia Argarate eta Eider Legaz. eskubaloi kirolariak dira . Lehenengo haien bizitza kontatu zuten eta ondoren haien gol batzuk ikusi genituen. Golak ikusi ondoren papertxo bat eman ziguten bi kirolarien izenak idazteko . Ariketa honekin , mutilen edo nesken izenak idazten genituen ikusi genuen . Bukatzeko frontoira joan ginen joko batzuk egitera.
Emakumearen eguna ospatzeko modu bikaina izan zen.



ORAKUNDE
Atzo ortzeguna Orakunde ospatu genuen eskolako partaide guztiek.
Aulki-dantza eta zartagi-dantza egin ondoren bizkotxoa eta zukua jan genituen. Ondoren hiru joko gehiago egin genituen: sagarra / filipinoak jatea, koxko-biltzea eta zinten jokoa. Bukatzeko egun ttun ttun kantatu genuen .Hemen dituzue irudi batzuk:


.

Koxko-biltzea

Zinten jokoa

Taldeko argazkia