Orakunde

orakundeOronoz

Otsailaren 27an orakunde ospatuko da. Goizeko 11etan eskea izaten da, bi talde egingo ditugu eta bakoitzak herri zati batean dirua bilduko du. Etxeetan kanta hau kantatzen dugu:

Egun ttunttun
bihar ttunttun
etzi ere ttunttuna
etxe hontan
arnoa bada
nik ez dakit zenbana
zenbana den
jakiteko
eman ttanttatto bana
bizar egiteko
xinger puxka bat
harekin jateko
ogi tarteko bat
aingeruak gara
zerutik heldu gara
boltsa badugu
dirurikan ez
urtetx urtetx
urtetxa nahi dugu
dirurik ez dugu
Aqui somos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por el amor de dios
14:00etan Pierresenean bazkaria izanen da.
15:00etan eskolara jokoak egitera joanen gara baina, euria egiten badu frontonera.

 

Jokoak hauek izanen dira:

Aulki dantza
Sagarrak zintzilik
Arraultz karrera
Zintak
Oilar dantza