Eskolan, iñauteriak urtarrilaren 17an ospatu genuen. Denak mozorratuak etorri ginen. Gero kalejira izan zen. Maider, Ane, Guru, eta Joanesek akordeoia jo zuten. Xabi maisuak klarinetea jo zuen. Ixiar eta Izaskunek gaita. Miren eta Pilik pandereta eta Txomin eta nik (Miren) txundak. Gero elkartean txokolatada izan zen, ondotik Guruk akordeoia jo zuen eta gurasoek, haundiek eta ttikiek dantzatu genuen. Gero gazteak herritik barna joan ziren.
Oronozko inauteak urtarrilaren 24, 25 eta 26an izan ziren, ortzeguna ortzirala eta larunbata. Ortzegunean gazteak baserrietara joan ziren eta ortziralean arratsaldean eskolako guztiak eskolara mozorrotuak joan ginen eta ondoren, Xabik gure zuzendariak , klarinetea jo zuen, Ane, Joanes, Izaskun eta Maiderrek akordeoia jo zuten, eta Txomin eta Mirenek tanborra jo zuten. Herri guztiari buelta ematekin sozietatera txokolatada eta gailetak jatera joan ginen. Gazteak ere mozorrotuak egoten dira. Larunbata goizean, gazteak Pierresenean gosaldu egin zuten eta Izarne, Txomin, Joanes, Xanti, Miren eta nik gure amatxiren etxean egon ginen, mozorrotuak. Gazteak gure amatxiren etxera joan ziren pastak eta ardoa edatera eta jatera. Gero, Ongi Etorrira joan ziren eta gu ere joan ginen. Horrela akitu egiten dira Oronoz-Mugairiko inauteak.