Urtarrilak 22, asteartea, Amaia Garateren urtebetetzea izan zen. Merendola Eider eta Xabatekin batera ospatu zuen, 16an, asteazkena.
Kategoria: Eskola
2023-2024
Ikasturte honetan,eskolan 3 ikasle berri etorri dira:Iker,Asier eta Jacebo.
Ttikien gelan 9 daude; 3urteko 2 daude, 4 urteko 2 daude,5 urteko 3 daude,
6 urteko 2 dude.
Haundien gelan 12 daude;4 2. mailako,2 3.mailako,2 4.mailako
2 5.mailako,2 6.mailako.
Asteazkenetan, 4 5 6 garren mailakoak Iruritara ioaten dira baztango bertze ikaslekin, Iruritan: G.H.,Musika, Ingelesa, Erlijioa edo H.A. Egiten dute.
2022-2023
Ikasturte honetan, eskolan 3 ikasle berri sartu dira: Nahi, Haizea eta Bogdan. Eskolan 2 gela daude: ttikien gela eta haundien gela.
Txikien gelan, 10 ikasle daude; 3 urteko bi ikasle, 4 urteko hiru ikasle, 5 urteko ikasle bat eta 6 urteko lau ikasle. Josefa ttikien irakaslea da. Handien gelan, 11 ikasle daude, 7 urteko bi ikasle, 8 urteko bi ikasle, 9 urteko ikasle bat, 10 urteko hiru ikasle eta 11 urteko hiru ikasle. Izaro handien irakaslea da.
Asteazkenetan, 4. , 5. eta 6. mailakoak, Iruritara joaten gara Baztango beste ikasleekin. Iruritan; gorputz heziketa, musika, ingelasa, erlijioa edo H.A. egiten dugu.
Aurten ere, berrikuntza proiektu berri bat egingo dugu liburutegiarekin lotuta. Horrez gain, hiru proiektu landuko ditugu : 1. hiruhilekoan munduari buelta, 2. hiruhilekoan Baztango mintzoa eta 3. hiruhilekoan irrati proiektua landuko dugu.
2021-2022
Ikasturte honetan, eskolan, ikasle berriak sartu : Amaia, Oihana, Maren eta Estrella. Eskolan hiru gelan daude: Ttikien gelan, koxkorren gela eta hadien gela. Ttikien gelan, 10 ikasle daude,3 urte eta 6 urte bitartekoak dira. Koxkorren gelan 6 ikasle daude,7 eta 9 urte bitartekoak . Handien gelan 9 ikasle gara.
Aurten jostaldian materiala erabiltzea uzten digute eta kanpoan gosaldu dezakegu . Ikasturte honetan irakasle berria dugu, Jone izenekoa. Bera koxkorren gelan dago ,eta Xabi koorninatzailea da.
Berrikuntza proiektu berri bat eginen dugu: Sukaldartzia tailerra
2020-2021 IKASTURTEA
Gure eskolan hiru gela daude; ttikien gela, koxkorren gela eta handien gela. Ttikien gelan 8 ikasle daude, 4 urte eta 6 urte bitartekoak dira. Koxkorren gelan 8 ikasle daude, 6 eta 9 urte bitartekoak dira. Ikasle bat herrira etorri berria da. Azkenik handien gelan 12 ikasle daude beraz, guztietan kopurutxuena da.
Aurten, Covid -19arengatik ezin izango dugu asteazkenetan bertze herrietakoekin elkartu. Beraz asteazkenetan ez gara Iruritara joaten. Gainera aldaketa gehiago egon dira. Ttikiak aurreko atetik sartzen dira, eta koxkorrak eta handiak atzeko atetik. Covid -19rengandik eskolan sartu baina lehen eskuak desinfectatu behar dira , baita gelatik atera edo sartzen garen bakoitzean ere. Maskara paratua eduki behar dugu beti. Jostaldian jolasak bata bertziari ukitu gabe egin behar ditugu eta ezin ditugu eskolako baloiak hartu …
Ikasturte honetan, iaz egindako liburutegiari erabilera ematen ahaleginduko gara.
2019-2020 IKASTURTEA
Aurten Oronozko Eskolan ikasle berriak sartu dira: Nora, Irati, Aitor eta Adolfo.
Hiru taldetan banatuak gaude. Josefaren gelan haur hezkuntza eta lehenbiziko mailako ikasleak daude. Xabieren gelan bigarren, hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak daude. Modestoren gelan berriz, bostgarren eta seigarren mailetako ikasleak daude. Guztira 30 ikasle eta 7 irakasle. Asteazkenetan urteroko moduan Erreboteko eskolan elkartuko gara bertze herrietakoekin.
Guztion artean, berrikuntza proiektu bat eginen dugu ikasturte honetan; AUZOLANEAN GURE LIBURUTEGIA ERAIKIZ izenekoa.
Zorionak Aimar!
Zorionak Eider!
Zorionak Xabat!
2013ko Urtarrilaren 16an Xabaten urteak izan ziren. Lau urte bete zituen. Arratsaldean Xabateren merendola izan zen, Ongi Etorrin. Bere lagunak ere joan ziren. Ondoren, tarta jan eta lasterka Catalanera jostatzera joan ziren. Ongi pasatu zuten denek eta berari aunitz opari oparitu zioten, adibidez: karreterako bi kotxe, arropa, kotxe telegidatua eta todoterreno telegidatua. Zorionak Xabat!
Piter Ipuina
Hemen duzue Xabiren gelakoak egin duten ipuina. Nahi duzue ikusi? Ba hemen klikatu.
–http://www.calameo.com/
Euskal Emakume Idazleak
Modestoren gelakoek ere biografiak lantzen ari dira, bueno eskola guztian egiten ari garen lana da. Hementxe dituzue Mariasun Landa eta Miren Agur Meaberen biografiak:
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Faquarium%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130118110655-1ea01714239041149013cd37d7dc7668 docname=mire_agur_meabe__biografia_2_ username=oronoz loadinginfotext=Euskal%20Emakume%20Idazleak showhtmllink=true tag=biografia width=420 height=297 unit=px]
Janari bilketa
Abenduaren 20 eta 21ean Oronozko eskolan janari bilketa izan zen. Janaria dirurik ez duten pertsonendako izan zen eta Baztan osoan janaria bildu zen. Supermerkatuek janaria kadukatu baino lehentxago ematen dute. Bainan oraingoan kadukatzen ez diren gauzak eman genituen adibidez: arroza, babarrunak, pasta, janari latak etab. Eneko pasatu zen eskola txikietatik eta janari guztia bere furgonetan eraman zuen. Udaletxeak eskerrak eman zigun eta erran ziguten herri txikiak janari gehiago bildu genuela Elizondoko eskolak baino.
Leyre eta Leire
Euskal Emakume Idazleak
Gure gelako liburutegia arras txukun utzi dugu. Apalategiko liburu guztiak atera genituen zenbat euskal emakume idazle topatzen genituen ikusteko. Bide batez euskal emakume idazle eta marrazkilarien zerrenda bat atera dugu eta hauen biografiak landu ditugu. Hemen ikus dezakezue gure lana.
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fcolor%2Flayout.xml backgroundcolor=61A900 showflipbtn=true documentid=130115114257-5ecbd712880a46699896e8e0c4f7afc4 docname=euskal_emakumeen_idazleak username=oronoz loadinginfotext=Euskal%20emakumen%20idazleak showhtmllink=true tag=biografia width=420 height=297 unit=px]
21EKO EGITARAUA
Abenduak 21ean eskolan, azkeneko eguna denez, gauza bereziak eginen ditugu. Lehendabiziko, eskolara sartzekin gauzak prestatu eginen ditugu. Gero 5. eta 6. mailakoek dantza bat eginen dute. 12:30etan txistorrada izanen da. Gero Ane, Maider eta Joanesek akordeoia , Izarne eta Leyrek trikitixa, Txomin eta Mirenek tanborra joko dute eta bertze guztiek kantatu eta dantzatu eginen dute. Eguerdi arte izanen da festa eta gero, arratsaldean ez da eskolarik egonen.
ESKOLAN BRAKE DANCE
Azaroaren, 29an Oronozko Eskolan, Break dance dantzatzera “Team Rockers”eko bi kide etorri ziren, Jon eta Adri. Lehenengo, beraien burua aurkeztu zuten. Gero, pixka bat dantzatu zuten guk ikusteko. Geroago, Brake Dantzaren istorioa kontatu zuten. Brake Dance New Yorken sortu zen bertako bandek elkarrekin asko borrokatzen zirelako. Borrokatu ordez dantzatu egiten zuten hoberena nor zen jakiteko. Nafarroara askoz beranduago etorri zen Brake Dantza.
Hori eta gero, Brakearen pausuak erakutsi ziguten. Goitik behera pausoak egiten hasi ziren. Top Rock zutik egiten den pausuak dira. Foot works lurrean egiten diren pausoak dira. Freeze izoztua bezala geratzen zaren posturak dira, eta Power move akrobaziak dira.
Gero, galderak egin genituen eta arras ongi erantzun zuten. Hori eta gero, koreografia eta dueloa dantzatu zuten eta guk txaloka animatu genituen. Gero, 2. mailatik beiti gelara joan ziren eta bertze guziak Brake Dance tailerra egin zuten.
Tailerran pauso batzuk ikasi genituen. Lau pausotik hiru Top rock ziren (zutik egiten direnak) eta bat foot work pausoak zen (lurrean egiten dena). Koreografia ikasten oso ongi pasatu genuen. Akitzekin, 2. eta 3. mailakoak gelara joan ziren eta bertzeak elkarrizketa bat egin genuen. Gero, Xabiren gelakoek, oparia eman zieten eta asko poztu ziren. Eskola guzia ikusi zuten eta gure arbelean sinatu zuten.
Itsasne eta Leyre