Asteazkenean, Arraiozko ikasleak gure eskolara etorri ziren antzerki bat ikustera. Iruñako Danny eta Anna antzerkia egitera etorri ziren Oronozera. Ikaragarri gustatu zitzaigun antzezlana.
Kategoria: General
orakunde 2019
Orakunde egunean, hamaiketan meza eduki genuen. Ondotik txikiak etxez etxe kantatzen ibili ziren. Haundiak kantatzen eta dirua eskatzen ibili ginen goiz osoan zehar. Gero Urgainera bazkaltzera joan giñen baina bazkaldu baño lehen dantza batzuk egin genituen,. Arratsaldean jokoak egin genituen, aulki dantza, oilar dantza . ..jokoak akitu eta gero txokolatada zegoen nahi zuenak jateko. Hauxe izan zen Orakunde Eguna.
BARATZA
Baratzaren inguruko proiektuarekin hasi gara.
INAUTERIAK 2019
ZAZPI MIRARIEN PROIEKTUA
ABENDUAK 21
DONOSTIARA
Asteartean Donostira joan ginen, autobusean Arizkun eta Arraiozko herrietakoekin joan ginen 3, 4, 5, eta 6. mailakoak. Lehenik matematikako jokoa egin genuen, geroxago animaliak nola ikusten duten ikusi genuen eta gauz gehiago ikusi genituen. Atsaldean, esperimentu batzuk ikusi genituen eta arrigarriak izan ziren.
Josefaren gelakoak Donostiko Aquariumera joan ziren.
2018-2019 ikasturtea hasi da.
Aurten, eskolan 31 ikasle gaude .Bost ikasle berri hasi dira: Lander, Elaia, Kiara, Andrea eta Maximo. Andrea, duela hiru aste Nikarauatik etorri zen. Ongi etorriak !
Hiru taldetan banatuta gaude: txikiak Josefarekin, ertainak Xabirekin eta haundiak Modestorekin. Gorputz Hezkuntzako irakaslea berria da Martin izena du.
Dagoeneko zazpi mirarien proiektua lantzen hasi gara eta baratza proiektua ere landuko dugu aurten.
Azkenik lehengo astean batzarra egin genuela aipatu nahi genuke.
JANGELA BERRIA DUGU
Udan jangela bat egin dute gurasoen artean eta momentuz bederatzi ikasle joaten gara: Aimar, Uma, Elene, Kiara, Egoi, Xabat eta Maximo. Jangelako zaindaria Naiara da. Jangelako arauak batzarrean erabaki genituen eta momentuz arauak errespetatzen ari gara.
AUPA JANGELA !!!!!
XORROXIN IRRATIA
Xorroxin aste honetan etorri da . Asteartean Xabiren gelakoek irrati saioa egin zuten. Ostegun goizean txikiek egin zuten eta arratsaldeaan berriz, handien gelakoek. Oso polita atera zen !!!!!!!!!!!!