Koro ttikiren kontzertua Erratzun

Maiatzaren 26an , Elizondoko abesbatza ttikiak, kontzertu bat izan zuen, arratsaldeko 7etan. Kontzertua Erratzuko elizan izan zen.

 7etan kontzertua hasi zen, jende pila bat zegoen ikusten, gazteak, zaharrak, haurrak eta familiakoak. Lehendabiziko kanta, Akai hanaizan zen, Japoniako kanta bat. Kokapena ez zen normalean erabiltzen zutena, kokapena U baten forma zuen eta elizatik banatuak zeuden. Ttikienak U-aren barruan lerro batean zeuden. Bertze kantak posizio normalean izan ziren (hiru lerrotan). Kantak honako hauek izan ziren: Un mosquito, Baztango herrietan, Io sonno, Do di li, Niska banja, Agure zaharra, Du wa, kolore kolore, Kwajeri, Tutira eta bi kanta, bakarlariekin. Olelen Maider, Izarne, Enara, Alazne eta Aizpeak kantatu zuten, bakarrik lehendabiziko estrofa eta Pluf tizenen, Maddi, Izaro eta Julene ziren bakarlariak.

 Azkeneko kantak bi kanta juntatuak izan ziren,Sentzenina eta Siyahamba. Kanta arras espeziala izan zen, Sentzenina oso tristea delako eta Siyahamba berriz, oso alaia. Sentzenina, beltzek kantatzen zuten kanta bat zen, ezin zirelako eskolara joan, ezin zutelako zuriak egiten genuen gauza gehienak egin. Siyahamba kantan berriz, orain beltzek guk egiten ditugun gauzak egiten ahal dutela adierazten da.

Kanpaldiko Egitaraua

Hemen duzu aurtengo kanpaldiaren egitaraua:

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Fdark%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130516083258-58de62271bdb4a04bfa94576a24cf8b3 docname=kanpaldia_egitarau.odo username=oronoz loadinginfotext=Kenpaldiaren%20egitaraua showhtmllink=true width=1200 height=450 unit=px]

Lekarozera bisita

Martxoaren 20an, 6. mailakook Lekarozko institutua bisitatu genuen. Heldu den urtean han egonen garelako eta horrela pixka bat ezagutzeko. Lekarozko institutuko zuzendaria (Iñaki Beltran) orientatzailea (Mattari Plaza) eta ikasketa buruek (Gotzone Sanzberro eta Loles Iturzaeta) Lekarozko institutua erakutsi ziguten: Musikako gela, teknologiako gela, kafetegia, polideportiboa, sarrera, fotokopiagailu gela, zuzendaritza, bilera gela, gimnasioa… Lekarozko institutua izugarri handia da, imajinatu genuena baino handiagoa, pila bat gela daude. Lekarozeko institutua laberinto bat iruditzen zait niri, baina bertze batzuei sinplea iruditzen zaie. Heldu den urtean erabiliko ditugun gelak ikusi genituen. Aunitz jende sartzen zen gela batean, gure gelarekin konparatzen, eta maistra/maisuak arras sinpatikoak iduri dute.lekaroz