Gaur, abenduak 1 Txominen urtebetetzea da. 9 urte betetzen ditu. Gaur Maider eta Joanesekin merendola bat eginen du. Txominek urtebetetzeko zamarra bat eskatu du eta bertze guzia sorpresa. Bere familia eta lagun guztiak merendolara joango dira. Zorionak Txomin!
Kategoria: General
ZORIONAK ITSASNE
Zorionak Aimar!
Artzain Eguna
Ni, Izarne, igandean Uharte Arakilera joan nintzen, han Artzain txapelketa zelako. Nire osaba Jorge Oteizak parte hartu zuen eta Nekane, Iñigo, Eneko eta laurok ikustera joan ginen. Eguerdian Oronoztik abiatu ginen eta seietan Uharte Arakilera ailegatu ginen.
Iristekin helduek sartzeko ordaindu behar zuten, haurrek aldiz ez, eta ikustera joan ginen. Zelaiari zakurrak buelta bat eman behar zion eta ardiak korralean sartu, minutu bat baino lehenago. Jorge bigarrena gelditu zen. Kopa eman zioten eta zakurrendako pentsua. Gero plazara joan ginen eta pintxo bat hartu genuen. Beranduago Enekorekin jostatzera kolunpiotara joan ginen eta Oronozera bueltatu ginen.
Izarne, Txomin eta Unai