Otsailaren 7an Orakunde izango da. Goizeko 10:30etan meza izanen da eta gero eskean joanen gara. Eskea Xubialdetik Urgainera eta ondoren, Pierresenera joaten gara. Handien gelakoak etxeetatik dirua eskatzen joango dira. jasotzen den diruarekin jokuetako materiala, txokolatada, humeen bazkaria eta txistulariak ordaintzeko izanen da. Gero, Pierresenean bazkaria izanen da. 3 etan , jokuak izanen dira baita handientzat eta ttientzat, hauek dira: aulki dantza, zinta, sagarrak-gailetak, arrautzak, oilarra. Txokolatadarekin festa akituko da.
Kategoria: Herria
ORONOZKO KOKAPENA:
Oronoz Nafarroaren iparraldean dago, Baztanen. Herri ttiki bat da eta gutxi gora behera 500 biztanle ditu. Hiru ostatu daude : Pierresenea, Ongi etorri eta Urgain . Urgainen parean denetarik saltzen den denda bat dago Oskorri izenekoa . Oronozeko mugaren ezker aldean gasolindegia dago. Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi Bertizeko Natur Parkea herritik gertu dagoela.
Aunitz urtez Amaia!
Janari bilketa
Abenduaren 20 eta 21ean Oronozko eskolan janari bilketa izan zen. Janaria dirurik ez duten pertsonendako izan zen eta Baztan osoan janaria bildu zen. Supermerkatuek janaria kadukatu baino lehentxago ematen dute. Bainan oraingoan kadukatzen ez diren gauzak eman genituen adibidez: arroza, babarrunak, pasta, janari latak etab. Eneko pasatu zen eskola txikietatik eta janari guztia bere furgonetan eraman zuen. Udaletxeak eskerrak eman zigun eta erran ziguten herri txikiak janari gehiago bildu genuela Elizondoko eskolak baino.
Leyre eta Leire
Olentzeroren eguna
Abenduaren 24a egun berezia da, Olentzeroren eguna da eta. Goizeko hamarretan Oronozko haurrak Ongi Etorrian bildu ziren boletoak saltzen hasteko. Herria bi zatitan banatu zuten neskak eliza aldera joan ziren eta mutikoak Urgain aldera, urtero bezala. Etxeetan kantatzen eta boletoak saltzen joaten ziren. Boleto batek edozein prezio izaten ahal du, hau da, bezeroak nahi duena. Boleto aunitz saldu zituzten. Mutikoek 300 eta piko euro bildu zuten eta neskek 165 euro. Dirua kontatu eta gero, Ongi Etorrira joan ziren dirua uztera.
Bazkalondoan, hau da, arratsaldeko hiruretan Olentzerorekin eta Mari Domingirekin herri osotik kalejiraz joan ziren akordeoiekin, trikitixekin, panderetekin eta danborrekin. Kalejirak segitzen zuen bitartean jendeak karameluak eta sugusak lurrera botatzen zituen haurrek hartzeko. Kalejira soziedadean akitu zen, han Olentzerok haurrei opariak ematen zien eta opariak eman eta gero goxokiz betetako poltsa bat ematen zien. Haurrak ateratzerakoan goizean saldutako boletoen zozketa egin zen. Natalia eta Felixi sari bat tokatu zitzaien eta beste saria Anttoni eta Clementeri tokatu zitzaien. A ze zortea bi sariak familia berari! Hirugarren premioa ez zen atera. Hortik aurrera dena besta izan zen.
Gauean Olentzero etxeetan sartu eta denendako opariak utzi zituen.
Joanes
Eskolako Auzolana
Oronozko eskolan, gauza aunitz hondatuak daude, horregatik, auzolan bat egitea erabaki dugu eta eskola guztiak lan egin behar du. Lehenengo egunean inkesta bat prestatu genuen gela bakoitzendako. Josefaren gelakoek, gure laguntzarekin egin zuten inkesta. Eskolari buelta eman genion txikiak gauza aunitz hautsiak daudela konturatzeko. Batzuetan konturatu egiten ziren eta bertzeetan, ez zirenean konturatzen guk pistak ematen genien eta orduan ongi erraten zuten.
Gaizki dauden gauza batzuk hauek dira:
-
Eskola haurreko bi zakarrontziak ez daude.
-
Patioan harri pila bat daude.
-
Patioko kolunpioen azpian pila bat harri daude eta zuloak badira.
-
Frontoiko farolak hautsita daude.
-
Eskola atariko buzoia hautsita dago.
-
Eskola atariko argiak hautsita daude.
Eta askoz gauza gehiago daude gaizki.
Ane, Maider eta Joanes
Oronozko Bestak
Abuztuaren 15ean Oronozko bestak izan ziren, Oronozko bestek lau egun iraun zuten. Besten aitzinako asteburuan futbol partida, rock kontzertuak, eta olinpiadak izan ziren.
Larunbatean, seietan, futbol partida hasi zen, partidan gazteak helduen kontra jokatu zuten. Helduek irabazi zuten. Gaueko hamaiketan zazpi taldek kontzertua eman zuten afari baten truke. Igande goizean haurrentzako olinpiadak izan ziren (jostatzeko, ez ziren egiazko olinpiadak), haurrak arras ongi pasatu genuen.
Asteartean 12:00etan bestak hasi ziren, haurren eguna zen. Txupinazoa bota zuten eta herri osotik kalejira batez joan ginen. Gero bazkaltzera frontoira joan ginen. 4:00etan puzgarriak, segway, arku jaurtiketa eta gezurrezko pistolekin joko bat zeuden. Haur guztiak handik hona egon ginen, arras ongi pasa genuen, nahiz eta kriston beroa egiten zuen. Plazan, gauean Frantxiskorekin martxa izan zen.
Asteazkena Ama Birjinaren eguna zen eta dantzetan apuntatuak zauden haurrak frontoian dantza egin zuten, gero hamaiketako bat izan zen. Arratsaldean pala partidua eta motozerrarekin egurrean irudiak egin zituzten. Gauean berriro ere Frantxiskorekin martxa izan zen.
Ortzegunean, gazteen eguna izan zen. Azkazkorron bazkaria egin zuten. Arratsaldean mozorro lehiaketa izan zen. Jende gutxi mozorrotu zen. Gauean patatatortila lehiaketa izan zen eta Frantxiskorekin martxa hasi zen.
Ortziralean azkeneko eguna izan zen, herriko eguna zen. Denek pena genuen. Nahi zuenak frontoian bazkaltzen ahal zuen. Arratsaldean partxis partidak izan ziren. Gero herri-kirolak izan ziren. Gaueko ordu bietan “gaixoa ni” izan zen eta horrekin bestak akitu ziren.
Joanes, Ane eta Maider