Oronozko Inauteriak

Urtarrilaren 26an,  haurrek inauteriak ospatu genituen baina gazteak,  25,26 eta 27an ospatu zituzten. 

25ean  baserrietara eskean joan ziren. 26 arratsaldean, haurrak mozorratu ginen eta  baita gazteak ere. 19:00etan txokolatada izan genuen.Eta 27an  gazteak herrian barna etxez etxe joan ziren, musikarekin. Etxe batzuk ateak ireki zituzten eta janaria eman zieten.

Gora inauteak!!!

                                                   Egileak:Enea eta Ixone.