Atzo erran bezala hemen duzue ingurugiroaren inguruan ikasleek egindako bideoa.
MUSIKARIAK GURE ESKOLAN
Atzo arratsaldean Elizondoko musika eskolatik etorri ziren. Istrumento aunditz jo zituzten. Arras polita izan zen. MILA ESKER DENEI !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!







KORRIKA
Apirilaren 8an Korrika gure herritik pasatu zen. Korrika Euskal Herriko ohitura bat da. Oronozko eskolara Almandoz eta Zigako ikasleak etorri ziren gurekin korrika egitera eta gurekin bazkaltzera. 14:00 etan eskolatik atera ginen Askapera joateko. 14:11etan Korrika Askapetik pasa zen. Oronozko eta Almandozko eskoletako ikaleek bi kilometro egin zituzten.








5. eta 6.mailakoak Isaban
5. eta 6. mailakoak Igandean Isabara joan ginen. Bertan bost egun pasatzera joan ginen. Pension Txikin : Erratzu, Almandoz, Ziga, Gartzain eta Oronozko ikaseak egon ginen. Eskiatzen taldeak egin genituen. Gainera bertzelako ekintzak ere egin genituen: diskoteka, igerilekua eta koreografia egin genuen . Dena arras dibertigarria izan zen.
3, 2, 1 tricky jump
Asteazkenean, Arraiozko ikasleak gure eskolara etorri ziren antzerki bat ikustera. Iruñako Danny eta Anna antzerkia egitera etorri ziren Oronozera. Ikaragarri gustatu zitzaigun antzezlana.

orakunde 2019
Orakunde egunean, hamaiketan meza eduki genuen. Ondotik txikiak etxez etxe kantatzen ibili ziren. Haundiak kantatzen eta dirua eskatzen ibili ginen goiz osoan zehar. Gero Urgainera bazkaltzera joan giñen baina bazkaldu baño lehen dantza batzuk egin genituen,. Arratsaldean jokoak egin genituen, aulki dantza, oilar dantza . ..jokoak akitu eta gero txokolatada zegoen nahi zuenak jateko. Hauxe izan zen Orakunde Eguna.

BARATZA
Baratzaren inguruko proiektuarekin hasi gara.

INAUTERIAK 2019





