GURE ESKOLEN BESTA
Urriaren 8a, igandea, Azpilkuetan urtero bezala Baztango herri eskolen beste ospatuko dugu. Goizean bi ibilbide egonen dira :handien ibilbidea eta ttikien ibilbidea. Bakoitzak bere bazkaria eramango du. Arratsaldean berriz , jokuak , puzgarriak eta dantzaldia izanen dira. Azkenik ,erran nahi dugu taloak egun guztian zuen ahoetara joateko prest egonen direla.
Guztiak gonbidatuak zaudete!!!!!!!!!!!!
INGURUMENARE EGUNA
BILBOKO KANPALDIA
Joan den astean 4.,5. eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen.Behin iritsita maletak aterpetxean utzi genituen eta funikularra hartuta Artxandara abiatu ginen.Artxandan motxilatik ogitartekoak atera eta han bazkaldu genuen.Bazkaldu eta gero pixka bat jolastu eta handik Bilboko paisaia zoragarria ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldeko hiruak aldera funikularrean Bilbora jaitsi ginen. Ondoren Bilbobusean ibili ginen. Hurrengo egunean Bilbotik pasaietan ibili ginen. Azkeneko egunean piraguan ibili ginen Ibaizabal ibaian eta familiakoentzat oroigarri batzuk erosi genituen.OSO ONGI PASATU GENUEN!!!
IRRISARRI-LAND
Maiatzaren 11 eta 12an Irrisarri-landera joan ziren eskolako txikiak eta ertainak, autobusez. Herri desberdinetako umeak joan ziren: Amaiur, Arizkun, Irurita, Lekaroz, Gartzain, Arraioz eta Oronoz. Han jarduera desberdinak egin zituzten: tirolina, arbolen gainetik ibilbidea, zaldiak ukitzea, zentzumenen ibilibidea…Eguraldiarekin zorte haundia izan zuten, ona egin baitzuen. OSO ONDO PASA ZUTEN!!!
SAGARROIA
Sagarroia gorputz sendoa eta pisutsua dauka eta gorputz-adar txikia. Buruan belarri txiki biribilatuak ditu eta mutur zorratza dauka .
Animalia honek gorputza arantzaz estalia dauka. 16.000 arantza inguru ditu eta beraiei esker harrapakarien erasoatatik babesten da. Bere burua arriskuan ikusten duenenan, arantzaz betetako bola bihurtzen da. Ugaztun honen entzumena eta usaimena oso onak dIra.
IGELA
Igelak gorputz zabal eta lodikotea du. Atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak eta sendoagoak ditu. Ez du isatsik. Zenbait igelek azal leuna eta hezea izaten dute, beste batzuek, aldiz, pikorrez beteta. Hainbat kolore izan ditzake: gorriska, arrea, berdea, …
Bere buru zapalean begi biribil eta irtenak ditu.
Igela jauzi eginez mugitzen da alde batetik bestera. Gainera, igerilari trebea da. Bereziki intsektuak jaten ditu.Jurgi
KORRIKA
KORRIKA
Euskal Herrian zehar egiten den martxa da. Korrika AEK-K antolatzen du. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru irauten du. Urtero ibilbidea aldatzen da. Gutxi gorabehera 2.300 km egiten ditu. Ateratzen denetik bukatu arte lekukoa eskuz esku eramaten da lekukoa gelditu gabe. Aurtengoa 20. korrika izango da. Otxandion hasiko da eta Iruñean bukatuko da.Oronozetik astelehenean pastuko da, arratxaldeko zortzietan, lekukoa Askapen hartuko dugu. Eskolan petoa egin dugu korrikarako.