Urriaren 1ean, Almandozko txikiak eta koxkorrak etorri ziren. Hemendik aurrera asteazkenero etorriko dira. Gorputz heziketa, ingurune, ingelesa eta euskera egingo dute. Eta denak ondo pasatzen dute. Tailerretako gauzarik hoberena, lagun berriak egiten ditugula da.
Irailaren 5ean ikasturtea hasi zen. Lehenengo egunean, eskola txikien bestako buelta txikia erakutsi genien irakasleei. Azkazkorron gelditu ginen, gosaldu eta iolasten egon ginen. Ondoren, eskolara itzuli ginen. Lehenengo egunean, arras ongi pasatu genuen.
Auzolanean gure eskola eraldatuz proiektuarekin aritu gara ikasturte honetan. Helburua txokoak eta material manipulatiboak sortzea izan da.
Lehenik, batzarreak burutu ditugu. Batzar horietan erronka ezberdinak jarri ditugu. Gero, zein eta nolako txokoak izanen diren pentsatu, diseinatu eta sortu ditugu, adibidez: matematikako txokoa, zientzia txokoa, hizkuntzaren txokoa, zaintza txokoa eta lasaiketa txokoa.
Txoko horiek hornitzeko, espazio bakoitzerako material ezberdinak sortu eta erosi ditugu.
Proiektu honi esker, gure eskolan gune interesgarriak eraiki ditugu, eta espazio horietan taldean, binaka zein banaka gustura lanean aritzeko aukera izan dugu.
APIRILAREN 1EAN, ZARAUTZERA JOAN GINEN. GERO, ZUMAIARA JOAN GINEN.ONDOREN , HONDARTZARA JOAN GINEN. ONDOTIK, ARRANTZAN ARITU GINEN. BERANDUAGO PLASTIKO BATZUK EMAN ZIZKIGUTEN JOLAS BAT EGITEKO. BERANDU EGIN ZENEAN, AFALTZERA JOAN GINEN. AFALDU ETA GERO OHEETARA JOAN GINEN.
HURRENGO EGUNEAN, 8ETAN MALETAN EGIN GENITUEN ETA 9ETAN GOSALTZERA JOAN GINEN. ONDOTIK, PASEO BAT EMAN ETA IZOZKIA JAN GENUEN. GERO, BAZKALTZERA JOAN GINEN ETA BERRIRO ERE, IZOZKIA JAN GENUEN.
Martxoaren 10an Begoña Durruty gure eskolara bere ibilbide artistikoa kontatzera eta erakustera etorri zen. Bera marrazkilaria da eta liburu ezberdinetan egindako lanak erakutsi zizkigun.
Berari buruzko informazioa jasotzeko, koxkorrek galdera batzuk egin zizkioten. Begoñak galderak erantzun zituen, eta ondoren, marrazketara pasatu ginen.
Durrutyk, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna duela gutti pasatua zela, egun horrekin lotutako mural batzuk marraztea proposatu zigun, hau da, ikasle bakoitzak emakume ezberdin bat marraztea.
Muralak marraztetik amaitu eta gero, Begoñak mural bakoitzen kanta baten esaldiak idatzi zituen, eta denok kantatu egin genuen.
Azkeniak, gure lanarekin eta artistarekin taldeko argazkia atera genuen.
Amaitzeko, egindako arte lana eskola sarreran jarri genituen.
Last week we went to Izaba. We stayed for 5 days with Enara and Ainhoa. Every morning we went skiing and in the afternoons we did other activities such as games, visiting museums and so on. In our opinion, the best part of the week was skiing. Written by Bodgan and Ixone.
Two week ago we had English Week At School. Bea was our teacher. She spoke in English all the time. We played games. We invented the lyrics of a song and a choreography. We sang and danced in front of other students and teachers. In our opinion the best of English Week was the treasure hunt. Written by Enea, Lander and Elaia