BATZARREA

                      

Lehengo astean, urtarrilaren 19an, 2023/24 ikasturteko 3. batzarrea egin genuen. 

Gai garrantzitsuena, arauen errepasoa izan zen eta denak adostasun batera ailegatu ginen. Eta orain dena  lehenago baino hobekiago doa. Gainera, irakurketa ozenei eta postari zoriontsuari buruz solastu ginen. Konpostagailuaren gaia ere langu genuen. Bukatzeko, korrikari buruz solastu genuen

ERAKUSKETA IBILTARIA ORONOZKO LIBURUTEGIA

Gaur 2024ko Urtarrilaren 11an ikasleen guraso batzuk etorri dire gure liburutegia ikustera.Liburutegian geundenean irakasleak gurasoei azaldu diete liburutegiko saioetan zer egiten dugun.Panel batean Baztango liburutegien informazioa eta argazkiak zeunden.Baztango liburutegiak egin du,Almandosko eskolak eta orain guk baina baztango eskola guziek egingo dute

TXORIEN KABIAK

Ortziralea, 2023ko azaroaren 10an, Gabi izeneko biologo bat gure eskolara etorri zen erakustera nola egiten den txori kabi bat. Erakutsi ziguten txori espezie aunitz eta beraien kabiak nolakoak diren. Ondoren taldeak egin eta txorien kabiak egiten hasi ginen. Bukatu eta gero Gabik erran zigun urrengo egunean etorriko zela erakustera nola egiten diren insektuen hotela. Ere erran zigun margotzeko txorien kabiak

GAU BELTZA

Urriaren 31an, Oronozko ikasleak eta maistrak kalabazak hustu eta aurpegiak egin genituen.Ikasle zaharrenek ttikiei lagundu zieten. Haziak gorde genituen udaberrian landatzeko.Gau beltza zenez, kalabazak eskola inguruan jarri genituen apaintzeko.

Egileak:Enea,Adolfo,Ixone eta Egoi

ANTZERKIA

Bihar, Ortzirala antzerki bat egingo dute Koxkorrek.

11:00etan saltogelan izanen da.

Oronozko eskolako ikasle guziak gonbidatuta egonen dira.

Antzerkia ingelesez izanen da.

Antzerkiko protagonista matxinsalto bat izango da.

Espero dugu zuei antzerkia gustatzea.

Maximo eta Adolfo