MARTXOAK 8 – EMAKUME KIROLARIAK

Martxoak 8an bi emakume kirolari etorri ziren eskolara: Nahaia Argarate eta Eider Legaz. eskubaloi kirolariak dira . Lehenengo haien bizitza kontatu zuten eta ondoren haien gol batzuk ikusi genituen. Golak ikusi ondoren papertxo bat eman ziguten bi kirolarien izenak idazteko . Ariketa honekin , mutilen edo nesken izenak idazten genituen ikusi genuen . Bukatzeko frontoira joan ginen joko batzuk egitera.

Emakumearen eguna ospatzeko modu bikaina izan zen.

ORAKUNDE

Atzo ortzeguna Orakunde ospatu genuen eskolako partaide guztiek.

Aulki-dantza eta zartagi-dantza egin ondoren bizkotxoa eta zukua jan genituen. Ondoren hiru joko gehiago egin genituen: sagarra / filipinoak jatea, koxko-biltzea eta zinten jokoa. Bukatzeko egun ttun ttun kantatu genuen .Hemen dituzue irudi batzuk:

Aulki-dantza

.

Koxko-biltzea

Zinten jokoa

Taldeko argazkia

AMAIURKO IRTEERA

Ortzegunean Amaiurrera joan ginen eskolako partaide guztiak. 9:15etan autobusa hartu genuen, eta ondoren Azpilikuetako ikasleen bila joan ginen. Amaiurko Errotara iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen Azpilikuetakoak eta Oronozkoak. Lehenbizi museoa bisitatu genuen eta ondoren gaztelua ikustera joan ginen. Akitzeko taloak egitera joan ginen Amaiurko errotara.

Gabonak

Gabonetako azken eguna eskolan ospatu genuen . Lehenengo ttikiak antzerki bat egin zuten ingelesez. Ondotik guk prestatuko bizkotxoa jan genuen eta bukatzeko eskolako musikariek; Mateo, Joseba eta Julenek, hots Eider buru zutela kontzertu itzela eskaini ziguten.

Antzerkia
kontzertua
ikusleak kantuan