Gaur, apirilaren 23 denez Liburuaren Eguna da. Gure eskolan atzo eta gaur ospatzen ari gara. Atzo, handien gelakoek koxkorrei haien liburu gustukoena aurkeztu zieten eta ondoren, koxkorren gelakoek basurdearen ipuina, txikiei kontatu zieten. Gaur berriz, 5.mailakoek , ingelesean egindako Murasahi Shikiburi buruzko lan bat aurkeztu diete koxkorrei. Ondoren koxkorren gelakoek txikiei, beraiek gazteleraz sortutako bi ipuin antzeztuko dizkiete. Txikiek beraiek ipuin gustukoenarekin argazkiak atera dituzte. Gainera Liburuaren Eguna oinarritzat hartuta eskulanak ere eginen ditugu egunean zehar. Gure eskolako liburutegiko txartelak ere egin ditugu.
Amaia eta Irati ipuin kontalariak eskolan
KANTAGINTZA
Proiektua bukatzen ari gara. Handiak aurkezpenak egiten ari gara eta sites bat ere sortu dugu. Honen inguruko gauza guztiak proiektuak atalean ikusgai dituzue. EA GUSTUKO DUZUEN!!
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT atalean gai honen inguruan gure eskolan egindako lanak jarri ditugu. Sartu zaitezte ikustera arras politak dira eta!!
Martxoak 8
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Hainbat jarduera berezi egin genituen:
-Liburutegiko liburuei gometsa morea jarri genien, beti ere egilea edo ilustratzailea emakumea bazen edota ipuineko protagonista emakumea baldin bazen. (ikasle guztiek)
-Anek Giza Baloreetan egindako lan bat aurkeztu zuen.
-“I´m a girl” dantza dantzatu zuten handiek.
-Eskulanak egin zituzten txikiek.
-Jarduera bereziak egin zituzten txikiek, koxkorrek eta handiek: Kartelak…
Egun berezia izan zen. GORA EMAKUMEAK!!
Ipuin kontalaria
Otsailaren 25ean(ortzeguna), Izaskun Gutiérrez egilea eta Juan Angel Perotxena ilustratzailea, Oronozko eskolara etorri ziren. Txikien gelakoei ipuin bat kontatzera etorri ziren, ipuinaren izena Erraldoiaren istorioa da. Arras polita izan zen, eskerrik asko Izaskun eta Juan Angeleri istorioa kontatzeagatik.
ORAKUNDE BEREZIA ESKOLAN
Kantagintza proiektua
Gure eskolan, handien gelakoak, koxkorren gelakoak eta txikien gelakoak Euskal Herriko kantariak lantzen hari gara, eta baita Euskal Herriko taldeak ere. Adibidez: Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Haizea taldea eta abar… English-en berriz atzerriko kantariak lantzen hasiko gara. Gu arras gustora gaude Euskal Kantagintza proiektua lantzearekin, aunitz ikasten delako eta arras polita delako.
Hona hemen landutako abesti bat:
GABONETAKO AGURRA
Gabonak ate joka ditugu. Hona hemen gure ikasleen agurra!!! ONGI PASA OPORRETAN!!!!!!
Batzarreko bideoa
Batzarreko bideoa ikusi nahi, egin klik estekan.
https://drive.google.com/file/d/1e7Sn4QEpKVQSOiW9wJhQ66uX6_8E5soo/view?usp=sharing